O26 Ikasle Greba

Gaur, otsailak 26, erreformen aurrean Ikasle Abertzaleek deitu eta BUIAk babestutako mobilizazioan kalera atera gara bilboko ikasleok. EU2015 eta horrek dakarren 3+2aren aurrean planto egin dugu. Goizetik, pikete informatiboak izan dira Sarrikoko eta San Mameseko fakultateetan eta erreformen aurrean hezkuntza herrikoiaren alternatiba eraikitzeko asanbladak egin ondoren zutabeak atera dira 11:30etan Moyuara joateko. Zutabeek hiri guztira… Read More O26 Ikasle Greba

EU2015? 3+2? Pasabideetan Galdezka

EU2015? 3+2? Zer daki ikasleriak horiei buruz? Osteguneko Ikasle Grebaren atarian hori deskubritu nahian irten gara galdezka. Zoritxarrez, ikasleon etorkizuna prekarizatu eta unibertsitate publikoaren erabateko merkantilizazioa ekarriko duen erreforma aplikatzear daudela, desinformazioa da nagusi gure eskoletako pasabideetan. Ikusi ta esnatu; egoerak zer pentsatu ematen du eta:

Otsailak 26 Ikasle Greba!

Aurreikusten genuen bezala, EU2015 hezkuntza erreformaren lehen ondorioak ate joka ditugu; eta honen adierazle dugu duela pare bat aste Wertek iragarritako 3+2a. Ez dugu erreforma hau onartzen, hezkuntzaren elitizazio prozesuan beste pauso bat dela ulertzen dugulako. Baina argi geratu dadila, gaur egungo ereduarekin ere ez gaudela ados, herriaren mesedetara egon beharko litzatekeen hezkuntzatik asko urruntzen delako. Beharrezkoa ikusten dugu… Read More Otsailak 26 Ikasle Greba!

3+2 erreformaren aurrean, Ikasle Abertzaleak:

                                        #StopEU2015 / O26 mobilizazio eguna LOMCEren dekretu bidezko onarpena egin ondoren espainiar estatua buru belarri jarri da EU2015aren ezarpenarekin. Azken urteotako Bologna prozesuaren bidezko aldaketen, matrikula prezioen igoeren, beken murrizketen, ikasgai batzuen ezabaketaren eta abarren… Read More 3+2 erreformaren aurrean, Ikasle Abertzaleak: