M1egin-en manifestazio deialdia Maiatzaren 1erako

Bigarren urtez, M1egin plataformak maiatzaren 1ean kapitalismoaren eta patriarkatuaren aurka mobilizatzera deitu ditu langileria eta herri mugimendua. Irakurketa Maiatzak 1 ez da etxean geratzeko eguna, ezta tabernan edo olgetan ibiltzeko ere. Ez da jai egun bat, nahiz eta lan egutegian estatuek horrela markatu. Maiatzak 1 langileon eguna da, egunez egun herri hau aurrera ateratzen dugunon… Read More M1egin-en manifestazio deialdia Maiatzaren 1erako

Maiatzak1egin: Martxoaren 8 antipatriarkal eta antikapitalista baten alde

Kapitalismoak desberdintasuna behar du eta horregatik legitimatu egiten du. Kapitalismoa bere biziraupena langile klasearen aurkako opresio ezberdinetan oinarritzen duen menperatze egitura bat da. Gure klasearen baitan genero,nazio, arraza edo disidentzia sexualaren kontraesanek klasea beraren zatiketa areagotu egiten dute. Kapitalismoak pitzadura hauek baliatzen ditu bere irabazi tasa bermatzeko eta bere diskurtso menperatzailea osatzen duten oinarri ideologikoei… Read More Maiatzak1egin: Martxoaren 8 antipatriarkal eta antikapitalista baten alde

Maiatzak1egin-en irakurketa martxoaren 3an

40 urte luze pasa dira 1976ko martxoaren 3an poliziak Gasteizen burututako sarraskitik. Egun horretan, Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan bilduta zeuden milaka langileen aurka oldartu eta haietako bost erail zituen: Romualdo, Pedro, Francisco, José eta Bienvenido. Gerora, indar errepresiboek hilketa hauek salatzen zuten hainbat langileen bizitzarekin amaitu zuten. Urte horietako klase borrokaren areagotzea geldiaraztea zuen… Read More Maiatzak1egin-en irakurketa martxoaren 3an