#SelektibitateariEz esateko mobilizazioak deitu dituzte ikasleek

Bigarren batxilergoko ikasleek unibertsitatera sartzeko Selektibitateari aurre egin beharko diote aste honetan. Horren aurrean, Selektibitatea egin behar duten ikasleak¬†urteetako hezkuntza prozesua kontuan izan gabe ikasleen etorkizuna baldintzatzen duen hiru egunetako frogaren kontra azaldu dira gaur goizean Bilboko La Bolsan emandako prentsaurrekoan. Bertan, frogak ikasleen arteko lehia eta kritikotasunik gabeko ideologizazio interesatua sustatzen dituela salatu dute;… Read More #SelektibitateariEz esateko mobilizazioak deitu dituzte ikasleek

Kapitalismoaren aurka #Maiatzak1Egin zuten ehunka pertsona

#Maiatzak1Egin iniziatibak Langileen Nazioarteko Egunean Bilboko kaleak hartzeko deia egin zion langile klaseari. Azken urteotan Maiatzaren Lehenak galdu duen borroka izaera berreskuratu eta kapitalismoaren aurka egiteko egun bihurtu nahi zuten atxikitutako kolektiboek. Argi dago langileen eguna ikasleon eguna ere badela eta, horregatik, ikasleriaren parte hartze handia izan zen. Manifestazioa hasi baino lehen, omenaldia egin zen… Read More Kapitalismoaren aurka #Maiatzak1Egin zuten ehunka pertsona

“Ebaki Mozala” lelopean manifestazioa ostiralean

Espainiako Diputatuen Kongresuak joan den martxoaren 26an onartu zuen PPren “Herritarren Segurtasunerako Legea”. Egun horretan bertan, BUIAko kideek eskoletan salatu zuten herritarron oinarrizko eskubideen kontrako eraso hori. Kalean bere etorkizun duinaren alde borrokatzen duten gazte eta langileak zigor ikaragarrietara kondenatu nahi dituzte mugimendu sozialei mozala jarriz eta sistema hegemonikoa mantenduz. Horregatik, erregimen errepresiboa indartu nahi… Read More “Ebaki Mozala” lelopean manifestazioa ostiralean

[Kronika] Euskal Jaia San Mamesen

Beste urte betez tinko eutsi diogu unibertsitateko euskaldunok daukagun hitzorduari, Euskal Jaiari. Martxoa azterketaz josita datorkigu, hala ere, animoak eta gogoak ez zaizkigu falta izan pilak jarri eta beste behin ere Euskal Jaiaren eguna antolatzeko. Guk gogoa, zuk giroa! Horixe da Txantxangorri euskara taldearen leloa, eta giroa izan zen, hain zuzen, atzo falta izan ez… Read More [Kronika] Euskal Jaia San Mamesen

O26 Ikasle Greba

Gaur, otsailak 26, erreformen aurrean Ikasle Abertzaleek deitu eta BUIAk babestutako mobilizazioan kalera atera gara bilboko ikasleok. EU2015 eta horrek dakarren 3+2aren aurrean planto egin dugu. Goizetik, pikete informatiboak izan dira Sarrikoko eta San Mameseko fakultateetan eta erreformen aurrean hezkuntza herrikoiaren alternatiba eraikitzeko asanbladak egin ondoren zutabeak atera dira 11:30etan Moyuara joateko. Zutabeek hiri guztira… Read More O26 Ikasle Greba

Talde Feministaren Aurkezpena San Mamesen

Gaur, Talde Feministaren aurkezpena izan da San Mamesen. Ikasle ugari bildu da giro ezin hobean elkar ezagutu eta genero zapalkuntzari buruz gehiago ikasteko. Patriarkatuak guztiz kontrolatzen duen ingeniaritzaren munduan etorkizun parekidea irabazteko lanean hasteko prest daude ikasleak; tailer eta dinamika parte hartzaileen bidez kontzientziatu eta zapalkuntzarik gabeko espazioa eraikiz. Hurrengo elkarretaratzea datorren asteazkenean, martxoak 4,… Read More Talde Feministaren Aurkezpena San Mamesen

EU2015? 3+2? Pasabideetan Galdezka

EU2015? 3+2? Zer daki ikasleriak horiei buruz? Osteguneko Ikasle Grebaren atarian hori deskubritu nahian irten gara galdezka. Zoritxarrez, ikasleon etorkizuna prekarizatu eta unibertsitate publikoaren erabateko merkantilizazioa ekarriko duen erreforma aplikatzear daudela, desinformazioa da nagusi gure eskoletako pasabideetan. Ikusi ta esnatu; egoerak zer pentsatu ematen du eta: