BUIAren prentsaurrekoa Herri Unibertsitateko desalojoari erantzunez

BUIAk deituta prentsaurrekoa burutu da gaur Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, astelehenean bertan Herri Unibertsitatea burutzen ari ziren ikasleak kanporatu izana salatzeko eta erantzun bat emateko: Hemen egindako irakurketa: Egun on Gaur hemen bildu gara astelehenean jasotako erasoari erantzuna emateko. Dakizuenez, Euskal Herriko beste hainbat fakultatetan bezala Ingeniaritza Eskolan ere Herri Unibertsitatea aurrera eramaten ari… Read More BUIAren prentsaurrekoa Herri Unibertsitateko desalojoari erantzunez

“HAZIAK. Herri Unibertsitateen loratzea” dokumentala bihar aurkeztuko da

Lehengo asteko Guardia Zibilaren sarekadaren ondorioz bertan bera utzi ziren “HAZIAK. Herri Unibertsitateen loratzea” dokumentalaren aurkezpenak bihar egingo dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Bilboko estreinaldia 17:00etan Zirika Herrigunean izango da. Martxoaren 16tik 18ra eraiki ziren Herri Unibertsitateen bizipenak gertuagotik ezagutzeko parada emango duen dokumental laburra ikusteko gainontzeko hitzorduak eta horren aurrerapen trailerra jarraian dauzkazue:

“HAZIAK. Herri Unibertsitateen Loratzea” dokumentalaren aurkezpena

Lehengo astean Hego Euskal Herriko 5 kanpusetan eraiki ziren Herri Unibertsitateen esperientziak bildu eta gaurko hezkuntzak bizi duen egoeraren aurrean hausnarketa egiteko “HAZIAK. Herri Unibertsitateen Loratzea” dokumental laburra aurkeztuko da bihar. Topatuk, Leioatik!, Haraba! eta Buiaka! ikasle komunikazio proiektuen eta, NUP eta Ibaetako ikasleen ekarpenekin ekoitzitako ikus-entzunezkoaren estreinua Bilbon 17:00etan Zirika Herrigunean ikusteko aukera izango… Read More “HAZIAK. Herri Unibertsitateen Loratzea” dokumentalaren aurkezpena

Bilboko Herri Unibertsitatea – Hirugarren eguna

Bilboko Herri Unibertsitatearen azken egunean, alternatibak izan dira gai nagusia. Gosaldu ostean, martxan dauden proiektuen berri izan dute ikasleek. Lehenbizi, “Boga garagardoa” artisau garagardoa ekoizteko kooperatiba ezagutu dute eta ondoren Lizarrako gazteek Denendako kooperatiba aurkeztu dute. Gero, hasi berri diren proiektuen txanda heldu da. Buiaka! proiektu komunikatiboaren inguruko hitzaldia lehenbizi, Bilboko ikasle mugimenduari ahotsa emateko… Read More Bilboko Herri Unibertsitatea – Hirugarren eguna

Bilboko Herri Unibertsitatea – Bigarren eguna

Gaurkoan Bilboko Herri Unibertsitatea Sarrikon esnatu da atzoko egun alaiari afari jendetsu batekin amaiera eman ondoren. Goiz jaiki eta lanean gogotsu jarraitu ahal izateko  eta adimena pizteko “Esnatzeko dinamikak” egin dira  gosaldu aurretik. Indarrez bete ondoren goizeko klaseak hasi dira “Teknologia eta kapitala”, “Historia ekonomialari batek kontatua” eta “TTIP eta EU2015” hitzaldiekin. Alde batetik, teknologiari… Read More Bilboko Herri Unibertsitatea – Bigarren eguna

Herri Unibertsitatea Bilbon Martxoaren 16tik 18ra

Lehengo ostegunean ikasleriak EU2015 eta zehazki 3+2 neurriaren aurka egindako indar erakustaldiaren ondoren, lanean jarraitzea ezinbestekoa zela argi geratu zen. Behin aurkakotasun hori erakutsita pauso bat aurrera eman eta hezkuntza alternatiba berria praktikara eramatea jarri zenhelburu gisa. Horregatik, hartutako konpromezuari jarraiki martxoan Herri Unibertsitateak eraikiko dira Euskal Herriko txoko ezberdinetan. Bilboko ikasleek ere herritik eta… Read More Herri Unibertsitatea Bilbon Martxoaren 16tik 18ra