Borroka lokalak bateratuz, Ikasle Greba Azaroaren 26an ikas baldintza duinak aldarrikatzeko

BUIA, Bizkaiko Ikasle Abertzaleak eta LIMek (Leioako Ikasle Mugiendua) mobilizatzera deitu dute azaroaren 26an. Greba eguna iragarri dute, fakultate eta ikastetxeetan maila lokalean ikasleak ikasteko baldintza duinen alde aurrera eramaten ari diren borrokak “erdigunera ekarri, hauetan sakondu eta saretzen” hasteko. Horrela, mobilizazio honen helburua borroka ezberdinak lehen lerrora eramatea izango da, “denok batera indar gehiagorekin… Read More Borroka lokalak bateratuz, Ikasle Greba Azaroaren 26an ikas baldintza duinak aldarrikatzeko

#AlfonLibertad kontzentrazioa Bilbon

Urrian bi urte eta erdiko zigorra betetzeko Urtzi eta Telle grebalari deustuarrekin egin bezala,  aurki espetxeratu duten Alfon grebalari madrildarraren kasuan ere langileriaren aldeko borrokaren kontra egin eta herri botere indartsua sortzea galarazteko helburuarekin muntaia poliziala eta gazteriaren kriminalizazioa erabili dute. Alfonek 4 urte eman beharko ditu espetxean 2012ko azaroaren 14ko greban, atxilotzeko momentuan, poliziek… Read More #AlfonLibertad kontzentrazioa Bilbon

O26 Ikasle Greba

Gaur, otsailak 26, erreformen aurrean Ikasle Abertzaleek deitu eta BUIAk babestutako mobilizazioan kalera atera gara bilboko ikasleok. EU2015 eta horrek dakarren 3+2aren aurrean planto egin dugu. Goizetik, pikete informatiboak izan dira Sarrikoko eta San Mameseko fakultateetan eta erreformen aurrean hezkuntza herrikoiaren alternatiba eraikitzeko asanbladak egin ondoren zutabeak atera dira 11:30etan Moyuara joateko. Zutabeek hiri guztira… Read More O26 Ikasle Greba

Otsailak 26 Ikasle Greba!

Aurreikusten genuen bezala, EU2015 hezkuntza erreformaren lehen ondorioak ate joka ditugu; eta honen adierazle dugu duela pare bat aste Wertek iragarritako 3+2a. Ez dugu erreforma hau onartzen, hezkuntzaren elitizazio prozesuan beste pauso bat dela ulertzen dugulako. Baina argi geratu dadila, gaur egungo ereduarekin ere ez gaudela ados, herriaren mesedetara egon beharko litzatekeen hezkuntzatik asko urruntzen delako. Beharrezkoa ikusten dugu… Read More Otsailak 26 Ikasle Greba!