Jardunaldi Internazionalistak Sarrikon gaurtik hasita

Gaurtik eta azaroaren 17ra arte hitzaldi sorta antolatu du Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldeak (EKT), oraingoan internazionalismoa guztien arteko lotura bezala erabiliz. Donbass, Kuba, Turkia, Venezuela… eta beste herrialde batzuen errealitatera hurbiltzeko aukera emango dute jardunaldiek.   EKTren oharra: Aurten Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldekideok ere lanean jarraitzen dugu. Aldi honetan nazioarteko gai desberdinak landu nahi izan… Read More Jardunaldi Internazionalistak Sarrikon gaurtik hasita

Elkarrizketa: II. Kontraekonomia Jardunaldien balorazioa

Bi aste hauetan II. Kontraekonomia Jardunaldiak antolatu ditu Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldeak “Europaren Erroetara” azpititulupean. Kapitalismoaren eraso berri baten aurrean bere egitura hobeto ezagutu eta ekonomia eredu berri bati buruzko hausnarketan sakondu nahi izan dute ikasleek. Hori guztia bertatik bertara azaltzeko EKT Sarrikoko kide bati elkarrizketa egiteko aukera izan dugu:

II. Kontraekonomia Jardunaldien harira elkarrizketa Zebrabidea irratsaioan

Gaur hasiko dira Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean II. Kontraekonomia Jardunaldiak eta horien helburua azaltzeko Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldeko (@EKTsarriko) kide den Andoni Zulaikari elkarrizketa egin diote Arrosa Irrati Sareko Zebrabidea saioan. Bertan, azpititulu modura “Europaren Erroetara” duten jardunaldien aurtengo helburuak “kapitalismoaren oinarrietara joan eta Europa mailan sistemako organo ezberdinek sortzen dituzten menpekotasunak aztertzea” izango… Read More II. Kontraekonomia Jardunaldien harira elkarrizketa Zebrabidea irratsaioan

Hitzaldia: Coop57

Ekonomia Kritikoko Taldeak (@EKTsarriko) antolatutako bigarren hitzaldia burutu zen Sarrikon asteazkenean. Gaia, Coop57. Liher Gonzalez izan zen Sarrikon kooperatibaren nondik norakoak azaltzen. “Finantza etikoen helburua, gizartea ekonomiatik eraldatzea” dela azaldu zuen eta helburu horrekin jarri zen martxan Coop57. Demokrazia ekonomikoa bultzatzen du, “pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia” eta horretarako oinarrietako bat sortzen den aberastasuna banatu behar dela… Read More Hitzaldia: Coop57