Ingeniaritza ikasle eredua salatzeko kanpainia abiatu du SUAk

Ingenieritza ikasleen errealitate gordina bistaratzeko helburuarekin “Ez amaitu eguna erreta, PIZTU SUA!” dinamika abiatu du SUAk. Horretarako, bideo bat zabaldu dute sare sozialen bitartez: Ikasle disziplinatu eta sumisoak sortzea du helburu hezkuntza sistema honek eta horretarako unibertsitatetatik hasten da adoktrinamendua. San Mameseko ikasle askok unibertsitate barruan 12 ordu ematera iristen dira, “4 pareten artean” sartuta.… Read More Ingeniaritza ikasle eredua salatzeko kanpainia abiatu du SUAk

SUAren Aurkezpen Asanblada irailak 22

Laugarren ikasturtea izango da hau San Mames Unibertsitateko Asanbladarentzat. Urte hauetan zehar San Mamesen ikasle mugimenduan iraultza gertatu da: lo zegoen fakultatea esnatzen hasi da. Horren erakusgarri euskararen aldeko eta larunbateko azterketen aurkako dinamikak, ingeniaritza kritikoari buruzko jardunaldiak, ikasleen arteko harremanak zabaltzeko ostegun kulturalak, ikasle greba jendetsuak eta aurreko urtean mugarri izan zen Herri Unibertsitatearen… Read More SUAren Aurkezpen Asanblada irailak 22

Ikasleen Eraztunak eta Herri Unibertsitatearen etorrera San Mamesera

Unibertsitatearen erreinua aldatu da, pasiloetan, klasean, edukietan sentitzen dut. Asko galdu zen Boloniaren garaian eta borroka horren arrastoak atzean gertatu dira. Dena boterearen eraztunen sorkuntzarekin hasi zen. Hiru, ikasleei eman zitzaizkien, izaki guztietan jakitun eta zintzoenak zirenak. Zazpi, erreinuko langile eta irakasleei eman zitzaizkien, beren zutabeak mantenduko zituzten izakiei. Bederatzi, zuzendaritzari, non denaren gainetik boterea… Read More Ikasleen Eraztunak eta Herri Unibertsitatearen etorrera San Mamesera

Azterketak #LarunbatetanEZ edukitzeko sinadura bilketa San Mamesen

San Mameseko ikasleak larunbatetan ere unibertsitatera joatera behartzen dituzte, azterketak beraientzat jai egun izan beharko litzateken egunean ezartzen dizkietelako. Ikasleen haserrea nabaria den arren, orain arte ez da arazoa mahai gainean jarri. Horregatik, ikasleen babesa lortu eta errealitate bidegabe horrekin bukatzeko SUA-k #LarunbatetanEZ dinamika sortu eta sinadura bilketa abiatu du. Sinadura bilketa hori unibertsitatean bertan egiten hasi dira… Read More Azterketak #LarunbatetanEZ edukitzeko sinadura bilketa San Mamesen

Ostegun Kulturala antolatu du SUA-k ostegunerako

SUA-k (San Mames Unibertsitateko Asanbladak) gogor ekin zion kurtso hasierari jende berri asko elkartu zuen lehen asanblada irekiarekin. Hala ere, eskolako ikasleriaren arteko kohesioa handitu eta ikasleriaren aktibazioa helburu izanda asanbladak Ostegun Kulturala antolatu du ostegun honetarako, urriak 15. Arratsaldea Bilboko Irala auzoko Irola Irratiko kideen eskutik gaurko ingeniaritza eredua iraultzeko helburu horri jarraituz antolatutako… Read More Ostegun Kulturala antolatu du SUA-k ostegunerako