[Irakurketa+Argazkiak] M1Egin: Maiatzaren Lehenean Lotu Borrokara

Beste behin ere Maiatzak 1 Egin-ek Bilboko kaleak astindu ditu Maiatzaren Leheneko arratsaldean. Herri mugimendua langile borrokara lotuz jarraitzen du hainbat eragilek osatzen duten mugimenduak eta gainera gaurko deialdiarekin batera maiatzaren 27an etorkizunera begira egingo duten bilgunearen berri eman du. Hau gaurko borroka egunean egindako irakurketa: “Berriro ere Maiatzaren 1ean kalean gaude borroka eta konfrontazio… Read More [Irakurketa+Argazkiak] M1Egin: Maiatzaren Lehenean Lotu Borrokara

Maiatzaren Lehenean kapitalaren kontra borrokara lotzeko deia egin du Maiatzak 1 Egin-ek

Beste behin ere Bilboko Herri Mugimenduak osatutako Maiatzak 1 Egin mugimenduak Maiatzaren Lehenean kapitalaren kontra borrokara lotzeko deialdia egin du. Kapitalismoak mundu mailan ematen ari dituen sarraskiei eta lan munduan esklabutza bihurtzen ari diren lan baldintzen etengabeko prekarizazioari langile klaseak bere borrokaren bidez bakarrik egin diezaiokela aurrera argi utzi nahi dute beste behin ere. Horregatik,… Read More Maiatzaren Lehenean kapitalaren kontra borrokara lotzeko deia egin du Maiatzak 1 Egin-ek

Kapitalismoaren aurkako borroka indartu du Maiatzak 1 Egin-ek Herri Mugimenduarekin

Urtean zehar Bilboko Herri Mugimenduarekin lanean aritu den Maiatzak 1 Eginek hitzordu garrantzitsua zuen jarrita gaurkoan, Maiatzaren Lehenean. Langileen Nazioarteko Egun hau kapitalismoaren aurkako egun bihurtzeko beharrean Herri Mugimendua kalera atera da sistema ekonomiko honek sortutako esplotazio, prekarietate eta miseriaren aurka. Bilbo kapitalistaren ikur nagusietakoa den Iberdrola dorrearen eman zaio hasiera manifestazioari, multinazionalaren logoa erretzen… Read More Kapitalismoaren aurkako borroka indartu du Maiatzak 1 Egin-ek Herri Mugimenduarekin

M1egin-en manifestazio deialdia Maiatzaren 1erako

Bigarren urtez, M1egin plataformak maiatzaren 1ean kapitalismoaren eta patriarkatuaren aurka mobilizatzera deitu ditu langileria eta herri mugimendua. Irakurketa Maiatzak 1 ez da etxean geratzeko eguna, ezta tabernan edo olgetan ibiltzeko ere. Ez da jai egun bat, nahiz eta lan egutegian estatuek horrela markatu. Maiatzak 1 langileon eguna da, egunez egun herri hau aurrera ateratzen dugunon… Read More M1egin-en manifestazio deialdia Maiatzaren 1erako

Maiatzak1egin: Martxoaren 8 antipatriarkal eta antikapitalista baten alde

Kapitalismoak desberdintasuna behar du eta horregatik legitimatu egiten du. Kapitalismoa bere biziraupena langile klasearen aurkako opresio ezberdinetan oinarritzen duen menperatze egitura bat da. Gure klasearen baitan genero,nazio, arraza edo disidentzia sexualaren kontraesanek klasea beraren zatiketa areagotu egiten dute. Kapitalismoak pitzadura hauek baliatzen ditu bere irabazi tasa bermatzeko eta bere diskurtso menperatzailea osatzen duten oinarri ideologikoei… Read More Maiatzak1egin: Martxoaren 8 antipatriarkal eta antikapitalista baten alde

Maiatzak1egin-en irakurketa martxoaren 3an

40 urte luze pasa dira 1976ko martxoaren 3an poliziak Gasteizen burututako sarraskitik. Egun horretan, Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan bilduta zeuden milaka langileen aurka oldartu eta haietako bost erail zituen: Romualdo, Pedro, Francisco, José eta Bienvenido. Gerora, indar errepresiboek hilketa hauek salatzen zuten hainbat langileen bizitzarekin amaitu zuten. Urte horietako klase borrokaren areagotzea geldiaraztea zuen… Read More Maiatzak1egin-en irakurketa martxoaren 3an

Maiatzak 1 Egin-en aurkezpen asanblada otsailaren 20an

Lehengo urteko Maiatzaren Lehenean mobilizazio jendetsu antolatuz ekin zion Maiatzak1Egin-ek bere ibilbideari helburu argi batekin: Bilboko Herri Mugimendua batu, indartu eta, horren bidez, kapitalismo patriarkalari aurre egiteko klase antolakuntza eraiki. Orain, pausu bat aurrera eman eta herri mugimenduaren eta langile mugimenduaren arteko harremana indartzeko aurkezpen asanblada irekia iragarri du plataformak. Egoeraren irakurketa eginez mugimendu sozialei… Read More Maiatzak 1 Egin-en aurkezpen asanblada otsailaren 20an