Erreformak gelditu eta sistemari aurre egiteko deiaz, ikasle greba M23an

Ikasle Abertzaleek grebara deitu dute ikasleria datorren martxoaren 23rako, egungo hezkuntza sistema eta berau sustengatzera bideratutako erreformen aurka eta langileriaren mesederako hezkuntza baten eraikuntzaren alde. Bizkaiko deialdia:   Ikasle Abertzaleak, irakurketa: Urteak dira ikasleok kalera ateratzen garela sistema zapaltzaile honi hortzak erakutsiz eta hezkuntza eredu berri baten eraikuntzaren aldeko aldarriaz eztarriak urratuz. Desjabetuok, ezer galtzerik… Read More Erreformak gelditu eta sistemari aurre egiteko deiaz, ikasle greba M23an

Martxoak 8ko egitaraua aurkeztu du Sarrikoko Hegoak Talde Feminista sortu berriak

Duela astebete aurkeztu zuten Sarrikon Hegoak Talde Feminista eta dagoeneko martxoaren 8an egitarau ederra dute antolatua. Bertan egun seinalatua aprobetxatuz emakumeek jasaten duten zapalkuntzaren aurka aldarrikapena egiteaz gain, espazio feminista baten beharrari buruzko hausnarketak egin eta emakumeen arteko harremanak estutzea izango ditu helburu Egitaraua Hegoak Talde Feministak sare sozialetan ere eman du ezagutzera bere burua.… Read More Martxoak 8ko egitaraua aurkeztu du Sarrikoko Hegoak Talde Feminista sortu berriak

“Liburutegia Nahi Dugu” aldarrikatzeko eguna deitu dute otsailak 7 ikasleek San Mamesen

Urtarrilaren 2an izan zuten San Mameseko ikasleek beraien unibertsitateko liburutegi bakarraren itxieraren berri. Hori jakin bezain azkar ikasleek antolatzea erabaki eta laster iniziatiba bat martxan jarri zuten. Lan kolektiboaren bitartez azkenean aldarrikapen egun bat egitea erabaki dute liburutegiaren itxiera salatzeko. Datorren asteartean, otsailak 7, egingo dute aldarri eguna eta unibertsitateko kafetegiaren ondoko espazioa hartuz ikasteko… Read More “Liburutegia Nahi Dugu” aldarrikatzeko eguna deitu dute otsailak 7 ikasleek San Mamesen

San Mameseko liburutegiaren itxierari erantzuteko iniziatiba sortuko dute ikasleek

San Mames denbora luzea darama ikasle eta unibertsitateko buruen arteko gatazken fakultatea izaten: euskaraz ikasteko ezintasuna, larunbateko azterketak, jardueren debekuak, ikasleen desalojoa… Bada orain horiei guztiei beste bat gehitu zaie, BIGET eta IITUE fakultateen fusioa dela eta unibertsitateko liburutegia itxi dutelako. Erabakia ezkutuka hartu da eta ikasleei inongo iritzirik eskatu gabe. Ikasle askok astelehenean bertan,… Read More San Mameseko liburutegiaren itxierari erantzuteko iniziatiba sortuko dute ikasleek

Ikasle Presoekiko elkartasun manifestazioa egin zuten ostegunean

Aurreko ostegunean, abenduaren 15ean, Bilboko Alde Zaharreko kaleak ikasle preso zein beste euskal preso politikoen aldeko aldarrikapenez bete zituzten ikasleek Bilbouniko Ikasle Abertzaleek antolatutako manifestazioan. Jarraian azpimarratu zituzten bi helburu nagusiak: Ikasle Presoek EHUn ikasteko jartzen zaizkien traba guztiak salatu eta beraien baldintzen hobekuntza exijitu denak klasean egoteko beharrekin batera. Gainontzeko Euskal Preso Politikoei eta… Read More Ikasle Presoekiko elkartasun manifestazioa egin zuten ostegunean

Ia 1000 sinadura lortu dituzte egun bakarrean Gradu Bikoitzeko Euskarazko ikasleek Sarrikon

Duela ia bi hilabete eman zuten lehen pausoa Sarrikon Gradu Bikoitza euskaraz ikasten duten ikasleek beraien egoera onartezina salatzeko. Arazo amankomun baten aurrean elkartu eta antolatuz erantzun kolektibo bat ematea erabaki zuten unibertsitate sarreran kontzentra batekin. Bertan neurriak eskatu zizkioten EHUri lehenbailehen beraien euskarazko ikasketak baldintza duinetan ikasi ahal izateko. Eskaeraren aurrean inongo erantzunik jaso… Read More Ia 1000 sinadura lortu dituzte egun bakarrean Gradu Bikoitzeko Euskarazko ikasleek Sarrikon

Leioa ikaslez bete da EHUren eredua baztertu eta Gurea Eraikitzeko beharra aldarrikatzeko

Ikusmin handia eraginda zuen gaurko mobilizazioak. Asteotan hedabideak gora eta behera ibili dira eta Euskal Herri osoan unibertsitate ereduari buruzko eztabaida mahaigainean jarri du ikasle mugimenduak. Debatea desitxuratzen saiatu dira batzuk ikasleriaren benetazko lema ezkutatu nahian: “Arazoa ez da errektore hau ala bestea, unibertsitate eredu hau zein dominazio sistema hau baizik”. Horregaitik, gaur ikasleriak Leioa… Read More Leioa ikaslez bete da EHUren eredua baztertu eta Gurea Eraikitzeko beharra aldarrikatzeko