San Mamesen Herri Unibertsitatea defendatzeagatik isun gogorrak ikasleei

Aurtengo martxoaren 14an Bilboko Unibertsitateetako Ikasleen Asanbladek (BUIAk) antolatutako Herri Unibertsitatea desalojatu zuen ertzaintzak EHUren eskaerari jarraituz. Gertaerak oihartzun handia izan zuen; BUIAk gogorki salatu eta ikasleriak martxoaren 17ko mobilizazioarekin eta #SanMamesAurrera bezalako dinamikekin bere haserrea aurkezten saiatu zen. Orain, bertan identifikatu zituzten 41 ikasleak isunak jasotzen hasi dira. Mozal Legea jarraituz Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 701€-rekin (601€ autoritateari… Read More San Mamesen Herri Unibertsitatea defendatzeagatik isun gogorrak ikasleei

BUIAren prentsaurrekoa Herri Unibertsitateko desalojoari erantzunez

BUIAk deituta prentsaurrekoa burutu da gaur Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, astelehenean bertan Herri Unibertsitatea burutzen ari ziren ikasleak kanporatu izana salatzeko eta erantzun bat emateko: Hemen egindako irakurketa: Egun on Gaur hemen bildu gara astelehenean jasotako erasoari erantzuna emateko. Dakizuenez, Euskal Herriko beste hainbat fakultatetan bezala Ingeniaritza Eskolan ere Herri Unibertsitatea aurrera eramaten ari… Read More BUIAren prentsaurrekoa Herri Unibertsitateko desalojoari erantzunez

[JARRAIPENA] Bilboko Herri Unibertsitatea

Sarrera honetan Bilboko Herri Unibertsitateari buruzko informazio eguneratua ematen joango gara. Horrez gain, gure twitter kontuaren bidez gertatzen dena zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue. Martxoak 16 [10:10] Mugimendu antiespezista eta elikadura burujabetzaren esperientziak gurean: [8:15] Esnatzeko dinamikak. Horrela hasi beharko lirateke egunak Martxoak 15 [23:30] Patx&Run-en kontzertua [22:30]  Ikasle Afari handia [20:00] Futbola erabiltzen gure… Read More [JARRAIPENA] Bilboko Herri Unibertsitatea

Herri Unibertsitatea Bilbon martxoak 14, 15 eta 16

Ikasturte osoa eman dugu #HezkuntzaKritikoaSortzen Bilboko unibertsitateetan, egungo hezkuntza eredu merkantilistaren hutsuneak kritikotasunez aztertuz eta guk sortu nahi duguna, herritik eta herriarentzat, nola izan beharko lukeen hausnartuz. Horrela, martxoa heldu zaigu eta orain dugu aukera planteamenduak praktikara eramateko: Herri Unibertsitatea. Aurreko urtekoari jarraiki, ikasleok denontzako espazio bat sortuko dugu hiru egunez, interesatzen zaizkigun edo unibertsitatean… Read More Herri Unibertsitatea Bilbon martxoak 14, 15 eta 16

Bilboko Herri Unibertsitatea – Hirugarren eguna

Bilboko Herri Unibertsitatearen azken egunean, alternatibak izan dira gai nagusia. Gosaldu ostean, martxan dauden proiektuen berri izan dute ikasleek. Lehenbizi, “Boga garagardoa” artisau garagardoa ekoizteko kooperatiba ezagutu dute eta ondoren Lizarrako gazteek Denendako kooperatiba aurkeztu dute. Gero, hasi berri diren proiektuen txanda heldu da. Buiaka! proiektu komunikatiboaren inguruko hitzaldia lehenbizi, Bilboko ikasle mugimenduari ahotsa emateko… Read More Bilboko Herri Unibertsitatea – Hirugarren eguna

Bilboko Herri Unibertsitatea – Bigarren eguna

Gaurkoan Bilboko Herri Unibertsitatea Sarrikon esnatu da atzoko egun alaiari afari jendetsu batekin amaiera eman ondoren. Goiz jaiki eta lanean gogotsu jarraitu ahal izateko  eta adimena pizteko “Esnatzeko dinamikak” egin dira  gosaldu aurretik. Indarrez bete ondoren goizeko klaseak hasi dira “Teknologia eta kapitala”, “Historia ekonomialari batek kontatua” eta “TTIP eta EU2015” hitzaldiekin. Alde batetik, teknologiari… Read More Bilboko Herri Unibertsitatea – Bigarren eguna

Bilboko Herri Unibertsitatearen – Lehen eguna

Gaur hasi da Bilboko Herri Unibertsitatea, proiektu honen barruan Bilboko fakultate desberdinetako ikasleak batu gara hiru egunetako egitarauarekin ikasleok ikasleontzat unibertsitate eredu bat egiteko ahalmena dugula adierazteko. 12:30etan hasi dira Bilboko fakultate desberdinetako zutabeak Sarriko amaierako puntu izanda. Geroxeago, Sarrikon, 13:30etan manifestazio nagusia hasi da, jarraipen bat  emanez bertako fakultatean kokatuta dagoen Blanco Garrido eraikina… Read More Bilboko Herri Unibertsitatearen – Lehen eguna