[Jarraipena] Bilboko Herri Unibertsitatea 2017

Urtero bezala Bilboko Herri Unibertsitatearen jarraipena egin dugu. Aurten formatu berritzaile bat sartu nahi izan dugu eta Herri Unibertsitatean gertatzen den gauza oro eguneratzen joango da twitterren sortu dugun gure kontakizunean Lehenengo Eguna – Otsailak 20 Deustuko Unibertsitatean hasiera eman diogu Herri Unibertsitateari. Bertan bildutako ikasleok ezagutza jolasekin elkar ezagutu eta lanean hasteko pilak kargatu… Read More [Jarraipena] Bilboko Herri Unibertsitatea 2017

Bilboko Herri Unibertsitatea – Aurre Informazioa

2015an hasi zen abenturak aurrera darrai eta aurten ere Bilbon Herri Unibertsitatea antolatuko dute ikasleek. Helburuak bere horretan jarraitzen dute herri jakintza garatu eta zabaldu bai eta gizarte eredu berria eraikitzeko bitartekoak emango dituen hezkuntza sortzen hastea. “Bidea Eginez” leloa aukeratu dute otsailaren 20, 21, 22 eta 23an Herri Unibertsitatea Bilboko fakultate ezberdinetatik mugituz izango… Read More Bilboko Herri Unibertsitatea – Aurre Informazioa

#HUMozalikEz-ek San Mamesen egin du azaroaren 24ean Leioara joateko deialdia

Aurreko ikasturtean Herri Unibertsitatearen desalojoagatik Mozal Legearekin zigortuak izan ziren 35 ikasleek sortutako “Herri Uniari Mozalik Ez” dinamikak bere aurkezpen publikotik azaroaren 24a, errektoretzako hauteskundeak direla eta, haserrea adierazteko egun garrantzitsu bezala seinalatu du. BUIArekin batera atxikimendua eman dio egun horretan Leioako Kanpusean 12:00tan ikasle mugimenduak deitutako mobilizazio nazionalari. “Herri Uniari Mozalik Ez” dinamikak aipatutako… Read More #HUMozalikEz-ek San Mamesen egin du azaroaren 24ean Leioara joateko deialdia

HUMozalikEz eta BUIAk azaroaren 24an Leioara joateko deia egin dute

HUMozalikEz dinamikak urri hasieran egindako prentsaurrekoan EHU ikasleriak sortutako hezkuntza alternatibak errepresioarekin zapaltzearen errudun jo zuen (Mozal Legea aplikatuta 24.535€-ko isunak) eta azaroak 24 egun garrantzitsu bezala hartu haserrea azalerazteko. Errektoreak errektore ikasleriaren proiektu eta aldarrikapenak EHUrekin inkonpatibleak zirela argi utzi eta errepresioaz gaindi eraikitzeko konpromezuan mantendu nahi zuten deialdi horrekin. Aste batzuk geroago ikasle… Read More HUMozalikEz eta BUIAk azaroaren 24an Leioara joateko deia egin dute

#HUMozalikEz dinamika publikoki aurkeztu dute

Hilabete hauetan beraien egoera sozializatzen ibili diren ikasleek pausu bat aurrera eman zuten aurreko asteazkenean emandako prentsaurrekoarekin. Bertan “Herri Uniari Mozalik Ez” dinamika publikoki aurkeztu zuten duela ia 7 hilabete Ertzaintzaren eskutik desalojatuak izan ziren toki berean. 2016ko martxoaren 14 horretan gertatutakoa eta ikasleen egoera beraien testigantzen bidez hurbilagotik ezagutzeko aukera ematen duen bideoa daukazue… Read More #HUMozalikEz dinamika publikoki aurkeztu dute

#HUMozalikEz ELKARTASUN JAIALDIA

Udan hasi zitzaizkien heltzen isunak martxoko Herri Unibertsitatean San Mamesetik desalojatuak izan ziren ikasleei. Segurtasun sailak eginiko Mozal Legearen aplikazioak guztira 24.535€-ko zigor ekonomikoa ekarri du Bilboko ikasle mugimenduarentzat hezkuntza herrikoi baten alde lan egiteagatik. Hala ere, egoera zailenen aurrean beti erantzun indartsu bat eman behar da eta dagoeneko #HUMozalikEz dinamikarekin Herri Unibertsitatearen aldeko aldarria… Read More #HUMozalikEz ELKARTASUN JAIALDIA

San Mamesen Herri Unibertsitatea defendatzeagatik isun gogorrak ikasleei

Aurtengo martxoaren 14an Bilboko Unibertsitateetako Ikasleen Asanbladek (BUIAk) antolatutako Herri Unibertsitatea desalojatu zuen ertzaintzak EHUren eskaerari jarraituz. Gertaerak oihartzun handia izan zuen; BUIAk gogorki salatu eta ikasleriak martxoaren 17ko mobilizazioarekin eta #SanMamesAurrera bezalako dinamikekin bere haserrea aurkezten saiatu zen. Orain, bertan identifikatu zituzten 41 ikasleak isunak jasotzen hasi dira. Mozal Legea jarraituz Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 701€-rekin (601€ autoritateari… Read More San Mamesen Herri Unibertsitatea defendatzeagatik isun gogorrak ikasleei