Kontzentra kapitalaren aurkako borroka babestu eta #EgiLibre eskatzeko

Ostegunean, martxoak 31, gazte deustuar bat epaitua izango da 2014ko martxoaren 3an Troikaren aurkako mobilizazio antikapitalistan parte hartzeagatik. 2’5 urteko gartzela zigorra eta 120.000€-ko isuna ezarri nahi dizkiote. Horregatik, ‪#‎EgiLibre‬ eskatzeko kontzentrazioa deitu dute ostegunean bertan 10:30tan Buenos Aires kaleko epaitegi aurrean. Kapitalaren errepresioaren aurka ikasleria ere gerturatu dadila! Hemen deialdirako Deustuko Gazteriak ateratako bideoa:… Read More Kontzentra kapitalaren aurkako borroka babestu eta #EgiLibre eskatzeko

Maiatzak1egin: Martxoaren 8 antipatriarkal eta antikapitalista baten alde

Kapitalismoak desberdintasuna behar du eta horregatik legitimatu egiten du. Kapitalismoa bere biziraupena langile klasearen aurkako opresio ezberdinetan oinarritzen duen menperatze egitura bat da. Gure klasearen baitan genero,nazio, arraza edo disidentzia sexualaren kontraesanek klasea beraren zatiketa areagotu egiten dute. Kapitalismoak pitzadura hauek baliatzen ditu bere irabazi tasa bermatzeko eta bere diskurtso menperatzailea osatzen duten oinarri ideologikoei… Read More Maiatzak1egin: Martxoaren 8 antipatriarkal eta antikapitalista baten alde

Maiatzak1egin-en irakurketa martxoaren 3an

40 urte luze pasa dira 1976ko martxoaren 3an poliziak Gasteizen burututako sarraskitik. Egun horretan, Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan bilduta zeuden milaka langileen aurka oldartu eta haietako bost erail zituen: Romualdo, Pedro, Francisco, José eta Bienvenido. Gerora, indar errepresiboek hilketa hauek salatzen zuten hainbat langileen bizitzarekin amaitu zuten. Urte horietako klase borrokaren areagotzea geldiaraztea zuen… Read More Maiatzak1egin-en irakurketa martxoaren 3an

Maiatzak 1 Egin-en aurkezpen asanblada otsailaren 20an

Lehengo urteko Maiatzaren Lehenean mobilizazio jendetsu antolatuz ekin zion Maiatzak1Egin-ek bere ibilbideari helburu argi batekin: Bilboko Herri Mugimendua batu, indartu eta, horren bidez, kapitalismo patriarkalari aurre egiteko klase antolakuntza eraiki. Orain, pausu bat aurrera eman eta herri mugimenduaren eta langile mugimenduaren arteko harremana indartzeko aurkezpen asanblada irekia iragarri du plataformak. Egoeraren irakurketa eginez mugimendu sozialei… Read More Maiatzak 1 Egin-en aurkezpen asanblada otsailaren 20an

Herri Mugimendua indartuz eta antolatuz Euskal Herri Langilea lagundu

Kapitalismoak, krisi estruktural batean dagoena, eraso berri bat egin du langile klasearen interesen aurka eta bere aberastasunaren metaketaren logikaren defentsan. FMI, Munduko Bankua, OTAN bezalako erakundeek eta multinazionalen interesak defendatzen dituzten beste presio taldeek estruktura politiko desberdinak erabiltzen dituzte (Europar Batasuna, espainiar eta frantses estatuak, instituzio lokalak eta beste asko) neurri desberdinak ezartzeko. Neurri horien… Read More Herri Mugimendua indartuz eta antolatuz Euskal Herri Langilea lagundu

Bilbouni IA-k Bilboko Herri Epaiketan parte hartzera deitu du

Datorren ostiralean, urriak 2, “Herriak Libre Eguna” ospatuko da Bilbon Askapena-ren kontrako epaiketari herri erantzuna emateko. Antolakunde internazionalista ilegalizatu eta bere 5 militanteri 6 urteko kartzela zigorra ezarri nahi die Estatu Espainiarrak. Eraso horren aurrean #HerriakLibre dinamikak herriz herri mobilizazioak deitu ditu Estatu Espainiar Inperialista epaitzeko. Bilbouniko Ikasle Abertzaleak bat egin dute iniziatibarekin eta urriaren… Read More Bilbouni IA-k Bilboko Herri Epaiketan parte hartzera deitu du

Kukutza eta Kortxoenearen aldeko mobilizazioak larunbatean

KUKUTZAREKIN elkartasun taldearen irakurketa eta konbokatoria: “Autogestioaren alde, okupazioaren alde eta gaztetxeen alde deialdia luzatzen diogu euskal jendarteari larunbat honetarako. Kukutzako auzipetuen aldeko manifestazioan Bilbon, 18:00etan Jesusen Bihotzean. Eta Kortxoenea gaztetxearen aldeko manifestazioan Donostian, 17:30ean Bulebarrean”. Lau urte igaro dira Kukutza III hustu eta bota zutenetik eta datorren astean, hilak 14 eta 16, espetxe zigorra… Read More Kukutza eta Kortxoenearen aldeko mobilizazioak larunbatean

Nazioarteko brigadisten askatasunaren aldeko kontzentrazioa, PML (RC) – EH

Uztailaren 6an, Kurdistanen izandako Reconstrucción Comunista alderdiko bi kide atxilotuak izan ziren. Brigadistek Kurdistanen YPG eta  YPJ Emakume eta Herri Babesaren Unitateekin bat egin zuten, Estatu Islamikoaren aurkako borrokan eta itzultzean erakunde terroristarekin elkarlana leporatuz atxilotu egin zituzten. Atxiloketa hauek salatzeko eta bi brigadisten askatasuna aldarrikatzeko kontzentrazioa deitu du Reconstrucción Comunista – Euskal Herria alderdiak… Read More Nazioarteko brigadisten askatasunaren aldeko kontzentrazioa, PML (RC) – EH

#AlfonLibertad kontzentrazioa Bilbon

Urrian bi urte eta erdiko zigorra betetzeko Urtzi eta Telle grebalari deustuarrekin egin bezala,  aurki espetxeratu duten Alfon grebalari madrildarraren kasuan ere langileriaren aldeko borrokaren kontra egin eta herri botere indartsua sortzea galarazteko helburuarekin muntaia poliziala eta gazteriaren kriminalizazioa erabili dute. Alfonek 4 urte eman beharko ditu espetxean 2012ko azaroaren 14ko greban, atxilotzeko momentuan, poliziek… Read More #AlfonLibertad kontzentrazioa Bilbon

Kapitalismoaren aurka #Maiatzak1Egin zuten ehunka pertsona

#Maiatzak1Egin iniziatibak Langileen Nazioarteko Egunean Bilboko kaleak hartzeko deia egin zion langile klaseari. Azken urteotan Maiatzaren Lehenak galdu duen borroka izaera berreskuratu eta kapitalismoaren aurka egiteko egun bihurtu nahi zuten atxikitutako kolektiboek. Argi dago langileen eguna ikasleon eguna ere badela eta, horregatik, ikasleriaren parte hartze handia izan zen. Manifestazioa hasi baino lehen, omenaldia egin zen… Read More Kapitalismoaren aurka #Maiatzak1Egin zuten ehunka pertsona