Jardunaldi Internazionalistak Sarrikon gaurtik hasita

Gaurtik eta azaroaren 17ra arte hitzaldi sorta antolatu du Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldeak (EKT), oraingoan internazionalismoa guztien arteko lotura bezala erabiliz. Donbass, Kuba, Turkia, Venezuela… eta beste herrialde batzuen errealitatera hurbiltzeko aukera emango dute jardunaldiek.   EKTren oharra: Aurten Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldekideok ere lanean jarraitzen dugu. Aldi honetan nazioarteko gai desberdinak landu nahi izan… Read More Jardunaldi Internazionalistak Sarrikon gaurtik hasita

[Dokumentala] Trantsizio Energetikoa, Piztu Aldaketa!

Gainbehera naturalera doan gizarte honetan Ekologistak Martxanek energia trantsizioaren beharra ikusten du. Gaurko produkzio eta energia kontsumoarekin jarraitu ezin delaz kontzientziatuta alternatibak eraikitzeko beharra ikusten dute. Dokumental honetan beste energia eredu horren bidean doazen kasu ugari plazaratzen dira, aldaketaren beharra azpimarratuz. Horrez gain, energia trantsizioari buruzko liburu bat ere argitaratu dute TRADEBU proiektuko kideek:

Ikasle Jardunaldietan #HezkuntzaKritikoaSortzen

Azaroan zehar Bilboko Unibertsitateetako ikasleek jardunaldiak egin dituzte “Hezkuntza Kritikoa Sortzen” jarraitzeko. Fakultate bakoitzak bere arlora eraman ditu jardunaldiok eta, horri esker, gai anitz jorratu ahal izan dira. BUIAko kideek eduki kritiko horien garapena ezinbesteko ikusten dute beste hezkuntza eredua sortzeko bidean non, eliteen interesak elikatu ordez horiei aurre egiteko herri boterea artikulatuko duen. Jardunaldietan… Read More Ikasle Jardunaldietan #HezkuntzaKritikoaSortzen

Dokumentala: “Haziak, Herri Unibertsitateen loratzea”

Hego Euskal Herriko bost campusetako Herri Unibertsitateen esperientziak bildu ditugu dokumental labur honetan. Gaur egungo hezkuntzaren ereduaz hausnarketa egiteko gonbitea luzatzen du Topatuk, Leioatik!, Haraba! eta Buiaka! ikasle komunikazio proiektuekin eta NUP eta Ibaetako ikasleekin elkarlanean, ekoitzitako ikus-entzunezkoak. Iturria: http://topatu.info/haziak-herri-unibertsitateen-loratzea/

Hitzaldia: Coop57

Ekonomia Kritikoko Taldeak (@EKTsarriko) antolatutako bigarren hitzaldia burutu zen Sarrikon asteazkenean. Gaia, Coop57. Liher Gonzalez izan zen Sarrikon kooperatibaren nondik norakoak azaltzen. “Finantza etikoen helburua, gizartea ekonomiatik eraldatzea” dela azaldu zuen eta helburu horrekin jarri zen martxan Coop57. Demokrazia ekonomikoa bultzatzen du, “pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia” eta horretarako oinarrietako bat sortzen den aberastasuna banatu behar dela… Read More Hitzaldia: Coop57