Martxoak 8ko egitaraua aurkeztu du Sarrikoko Hegoak Talde Feminista sortu berriak

Duela astebete aurkeztu zuten Sarrikon Hegoak Talde Feminista eta dagoeneko martxoaren 8an egitarau ederra dute antolatua. Bertan egun seinalatua aprobetxatuz emakumeek jasaten duten zapalkuntzaren aurka aldarrikapena egiteaz gain, espazio feminista baten beharrari buruzko hausnarketak egin eta emakumeen arteko harremanak estutzea izango ditu helburu Egitaraua Hegoak Talde Feministak sare sozialetan ere eman du ezagutzera bere burua.… Read More Martxoak 8ko egitaraua aurkeztu du Sarrikoko Hegoak Talde Feminista sortu berriak

Maiatzak1egin: Martxoaren 8 antipatriarkal eta antikapitalista baten alde

Kapitalismoak desberdintasuna behar du eta horregatik legitimatu egiten du. Kapitalismoa bere biziraupena langile klasearen aurkako opresio ezberdinetan oinarritzen duen menperatze egitura bat da. Gure klasearen baitan genero,nazio, arraza edo disidentzia sexualaren kontraesanek klasea beraren zatiketa areagotu egiten dute. Kapitalismoak pitzadura hauek baliatzen ditu bere irabazi tasa bermatzeko eta bere diskurtso menperatzailea osatzen duten oinarri ideologikoei… Read More Maiatzak1egin: Martxoaren 8 antipatriarkal eta antikapitalista baten alde

Emakume Langileen Nazioarteko Eguna Bilboko unibertsitateetan

Emakumen Langileen Nazioarteko Egun honetan ikasleak ez dira geldirik geratu. Deustuko Unibertsitatean kontzentrazioa jendetsua burutu dute emakumeen emantzipazioaren alde eta San Mamesen emakumen zientzialariak gogora ekarri nahi izan dituzte gaurko hezkuntza ereduan jasotzen duten bazterketa salatu nahian:   Hona hemen Ikasle Abertzaleak-ek egunaren harira egindako irakurketa: Martxoak 8, emakume langilearen eguna. Aurten ere heldu da… Read More Emakume Langileen Nazioarteko Eguna Bilboko unibertsitateetan

San Mameseko Talde Feministak aurkeztuko dira bihar

“Ingeniaritza mutilentzako gauza” izan da urte luzez. Ingeniari bat imaginatzeko eskatu eta mutil bat etortzen zaigu burura. Bada honekin apurtu behar dugu! Lan horretarako sortu dugu talde feminista. Lehenik eta behin, emakume ingeniariek historikoki jasan dute eta oraindik ere jasaten duten zapalkuntza salatzea nahi dugu, bai lan baldintza are txarragoengatik, baita egindako lanaren errekonozimendu ezagatik.… Read More San Mameseko Talde Feministak aurkeztuko dira bihar

‘Bistaratu mikromatxismoa’ lehiaketa

Topatu.info eta Gaztezulo proiektu komunikatiboek “Bistaratu mikromatxismoa” lehiaketa jarri dute martxan, “mikromatxismoa bistaratzea izango da aurtengo lehiaketaren xedea. Agerian utzi nahi dugu gazteon artean ematen den ezkutuko indarkeria sexista, eta hori lortzeko sorkuntza lanak erabiliko ditugu.” Hemen lehiakearen nondik norakoak: Lau sail izango ditu lehiaketak: IKUS-ENTZUNEZKOA (BIDEOA): gehienez 3 minutu, kredituak barne. IDATZIA: gehienez 6.000 karaktere… Read More ‘Bistaratu mikromatxismoa’ lehiaketa

Ostegun Morea

Martxoak 8 Emakume Langiearen Nazioarteko Eguna izanda, Bilbouniko Ikasle Abertzaleek “Ostegun Morea” antolatu dute martxoaren 5erako. 17:00tan Begoñako Andra Marin tailer bat egingo dute, mikromatxismoen eta gazteon arteko harremanen ingurukoa. 19:30tatik aurrera “Eguenero” elektrotxaranga ibiliko da Alde Zaharretik eta Kale Antzerkia ere egongo da sorpresa gisa!

Talde Feministaren Aurkezpena San Mamesen

Gaur, Talde Feministaren aurkezpena izan da San Mamesen. Ikasle ugari bildu da giro ezin hobean elkar ezagutu eta genero zapalkuntzari buruz gehiago ikasteko. Patriarkatuak guztiz kontrolatzen duen ingeniaritzaren munduan etorkizun parekidea irabazteko lanean hasteko prest daude ikasleak; tailer eta dinamika parte hartzaileen bidez kontzientziatu eta zapalkuntzarik gabeko espazioa eraikiz. Hurrengo elkarretaratzea datorren asteazkenean, martxoak 4,… Read More Talde Feministaren Aurkezpena San Mamesen