Erreformak gelditu eta sistemari aurre egiteko deiaz, ikasle greba M23an

Ikasle Abertzaleek grebara deitu dute ikasleria datorren martxoaren 23rako, egungo hezkuntza sistema eta berau sustengatzera bideratutako erreformen aurka eta langileriaren mesederako hezkuntza baten eraikuntzaren alde. Bizkaiko deialdia:   Ikasle Abertzaleak, irakurketa: Urteak dira ikasleok kalera ateratzen garela sistema zapaltzaile honi hortzak erakutsiz eta hezkuntza eredu berri baten eraikuntzaren aldeko aldarriaz eztarriak urratuz. Desjabetuok, ezer galtzerik… Read More Erreformak gelditu eta sistemari aurre egiteko deiaz, ikasle greba M23an

Ikasle Presoekiko elkartasun manifestazioa egin zuten ostegunean

Aurreko ostegunean, abenduaren 15ean, Bilboko Alde Zaharreko kaleak ikasle preso zein beste euskal preso politikoen aldeko aldarrikapenez bete zituzten ikasleek Bilbouniko Ikasle Abertzaleek antolatutako manifestazioan. Jarraian azpimarratu zituzten bi helburu nagusiak: Ikasle Presoek EHUn ikasteko jartzen zaizkien traba guztiak salatu eta beraien baldintzen hobekuntza exijitu denak klasean egoteko beharrekin batera. Gainontzeko Euskal Preso Politikoei eta… Read More Ikasle Presoekiko elkartasun manifestazioa egin zuten ostegunean

Ikasle Abertzaleak ikasleon aurkako errepresioa salatuz ekin dio ikasturteari

Ikasturte gogorra izan zen aurrekoa. Errepresioak ez zuen bakarrik Bilboko ikasle mugimenduan eragin (#HUMozalikEz) Euskal Herria osoan hedatu zen. Horiek guztiak gogora ekarriz eta arduradun bezala UPV eta UPNA seinalatuz ekin dio Ikasle Abertzaleak ikasturteari prentsaurreko nazionalarekin. Hemen bideoa: Hala ere, errepresioak errepresio ikasleek aurrera egiteko determinazio osoa dutela azaldu dute eta argi ikusten da… Read More Ikasle Abertzaleak ikasleon aurkako errepresioa salatuz ekin dio ikasturteari

#M17Altxa Erasoen aurrean ikasleria desobedientziaz eraikitzeko konpromezuan berretsi da

Martxoak 17 mobilizazio egun nazional bezala zuen jarria Ikasle Abertzaleak-ek; Euskal Herri osoan ikasleak kalera atera eta Euskal Eskola Nazionalaren proiektu komuna era desobediente batean bakarrik eraiki zitekeela erakusteko. Bizkaian deitutako mobilizazioa 11:30tan abiatu da Bilbon Termibusetik, ‚ÄúDesobedientziaz eta eraikuntzaz, Euskal Eskola Nazionala‚ÄĚ lelopean. Manifestazioa, zuzenean San Mameseko Ingeniaritza Eskolara sartu da eta eskola barrutik… Read More #M17Altxa Erasoen aurrean ikasleria desobedientziaz eraikitzeko konpromezuan berretsi da

Emakume Langileen Nazioarteko Eguna Bilboko unibertsitateetan

Emakumen Langileen Nazioarteko Egun honetan ikasleak ez dira geldirik geratu. Deustuko Unibertsitatean kontzentrazioa jendetsua burutu dute emakumeen emantzipazioaren alde eta San Mamesen emakumen zientzialariak gogora ekarri nahi izan dituzte gaurko hezkuntza ereduan jasotzen duten bazterketa salatu nahian:   Hona hemen Ikasle Abertzaleak-ek egunaren harira egindako irakurketa: Martxoak 8, emakume langilearen eguna. Aurten ere heldu da… Read More Emakume Langileen Nazioarteko Eguna Bilboko unibertsitateetan