Ingeniaritza ikasle eredua salatzeko kanpainia abiatu du SUAk

Ingenieritza ikasleen errealitate gordina bistaratzeko helburuarekin “Ez amaitu eguna erreta, PIZTU SUA!” dinamika abiatu du SUAk. Horretarako, bideo bat zabaldu dute sare sozialen bitartez: Ikasle disziplinatu eta sumisoak sortzea du helburu hezkuntza sistema honek eta horretarako unibertsitatetatik hasten da adoktrinamendua. San Mameseko ikasle askok unibertsitate barruan 12 ordu ematera iristen dira, “4 pareten artean” sartuta.… Read More Ingeniaritza ikasle eredua salatzeko kanpainia abiatu du SUAk

[Irakurketa+Argazkiak] M1Egin: Maiatzaren Lehenean Lotu Borrokara

Beste behin ere Maiatzak 1 Egin-ek Bilboko kaleak astindu ditu Maiatzaren Leheneko arratsaldean. Herri mugimendua langile borrokara lotuz jarraitzen du hainbat eragilek osatzen duten mugimenduak eta gainera gaurko deialdiarekin batera maiatzaren 27an etorkizunera begira egingo duten bilgunearen berri eman du. Hau gaurko borroka egunean egindako irakurketa: “Berriro ere Maiatzaren 1ean kalean gaude borroka eta konfrontazio… Read More [Irakurketa+Argazkiak] M1Egin: Maiatzaren Lehenean Lotu Borrokara

Martxoak 8ko egitaraua aurkeztu du Sarrikoko Hegoak Talde Feminista sortu berriak

Duela astebete aurkeztu zuten Sarrikon Hegoak Talde Feminista eta dagoeneko martxoaren 8an egitarau ederra dute antolatua. Bertan egun seinalatua aprobetxatuz emakumeek jasaten duten zapalkuntzaren aurka aldarrikapena egiteaz gain, espazio feminista baten beharrari buruzko hausnarketak egin eta emakumeen arteko harremanak estutzea izango ditu helburu Egitaraua Hegoak Talde Feministak sare sozialetan ere eman du ezagutzera bere burua.… Read More Martxoak 8ko egitaraua aurkeztu du Sarrikoko Hegoak Talde Feminista sortu berriak

[Jarraipena] Bilboko Herri Unibertsitatea 2017

Urtero bezala Bilboko Herri Unibertsitatearen jarraipena egin dugu. Aurten formatu berritzaile bat sartu nahi izan dugu eta Herri Unibertsitatean gertatzen den gauza oro eguneratzen joango da twitterren sortu dugun gure kontakizunean Lehenengo Eguna – Otsailak 20 Deustuko Unibertsitatean hasiera eman diogu Herri Unibertsitateari. Bertan bildutako ikasleok ezagutza jolasekin elkar ezagutu eta lanean hasteko pilak kargatu… Read More [Jarraipena] Bilboko Herri Unibertsitatea 2017

Osny Espetxera Martxa aurkeztu dute Presoen Sostengurako Taldeek

Euskal Herriko kanpus ezberdinetan antolatuak dauden Presoen Sostengurako Taldeek prentsaurrekoa egin dute Gasteizen duela denbora bat “eskuen artean” zuten hori publiko egiteko. Ikasle mugimenduak sarritan antolatu ditu Euskal Preso Politikoek ikasteko duten egoera onartezina salatzeko ekimen eta mobilizazioak, azkena abendu honetan Alde Zaharreko karriketan barrena Bilbouniko eta Leioako PRESTek deiturikoa, baina gaurkoan zer eta ikasleon… Read More Osny Espetxera Martxa aurkeztu dute Presoen Sostengurako Taldeek

Bilboko Herri Unibertsitatea – Aurre Informazioa

2015an hasi zen abenturak aurrera darrai eta aurten ere Bilbon Herri Unibertsitatea antolatuko dute ikasleek. Helburuak bere horretan jarraitzen dute herri jakintza garatu eta zabaldu bai eta gizarte eredu berria eraikitzeko bitartekoak emango dituen hezkuntza sortzen hastea. “Bidea Eginez” leloa aukeratu dute otsailaren 20, 21, 22 eta 23an Herri Unibertsitatea Bilboko fakultate ezberdinetatik mugituz izango… Read More Bilboko Herri Unibertsitatea – Aurre Informazioa

“Liburutegia Nahi Dugu” aldarrikatzeko eguna deitu dute otsailak 7 ikasleek San Mamesen

Urtarrilaren 2an izan zuten San Mameseko ikasleek beraien unibertsitateko liburutegi bakarraren itxieraren berri. Hori jakin bezain azkar ikasleek antolatzea erabaki eta laster iniziatiba bat martxan jarri zuten. Lan kolektiboaren bitartez azkenean aldarrikapen egun bat egitea erabaki dute liburutegiaren itxiera salatzeko. Datorren asteartean, otsailak 7, egingo dute aldarri eguna eta unibertsitateko kafetegiaren ondoko espazioa hartuz ikasteko… Read More “Liburutegia Nahi Dugu” aldarrikatzeko eguna deitu dute otsailak 7 ikasleek San Mamesen