Ikasle Mugimendua Bilboko Herri Unibertsitatea prestatzeko lanean

Pasa den astean zabaldu zen bezala, Bilboko Herri Unibertsitatea aurten otsailaren 26, 27 eta 28an burutuko da eta hau burutzeko lanean hasi da ikasle mugimendua. Gabonen aurretik aurkezpen asanbladak burutu ziren fakultate ezberdinetan eta martxan jarri zen dena; lantaldeen sorrera, formatu eta edukien inguruko eztabaidak, kanpaina komunikatiboaren prestaketa… Azterketak amaituta edo amaitze bidean eta bigarren… Read More Ikasle Mugimendua Bilboko Herri Unibertsitatea prestatzeko lanean

Euskararen egoera aztertzeko galdetegiak Andra Marin

Begoñako Andra Mariko Ikasle Abertzaleak, heziguneko euskararen egoeraz kezkatuta, galdetegiak zabaltzen hasi dira gaur. Hauen helburua ikasleen iritzia jasotzea da, BAMen euskarak duen papera aztertzeko arlo akademikoan zein unibertsitateko zerbitzuei dagokienean. Ikasketak euskaraz burutu ahal izateko, galdetegi hauek oinarritzat hartuta eta hauetatik ateratzen dituzten ondorioen arabera, hurrengo pausuak zehazteko asmoa adierazi dute.

Ikasle Postontzia Begoñako Andra Marin

Arazo ugariei aurre egiteko ezinbestekoa da ikasleak kontzientziatu eta konpromesura salto egitea baina, askotan ez da erraza gure artean problema horiei buruz hitz egiteko biltzea (batzutan lotsagatik, bestetan denbora faltagatik…). Horregatik, Begoñako Andra Mariko Ikasle Abertzaleek (@BAM_IA) eskolako ikasleriaren hausnarketa eta parte hartzea sustatu nahian postontzi bat ireki dute, bertan ikasleek ikas baldintzei eta euskararen… Read More Ikasle Postontzia Begoñako Andra Marin