Maiatzaren Lehenean kapitalaren kontra borrokara lotzeko deia egin du Maiatzak 1 Egin-ek

Beste behin ere Bilboko Herri Mugimenduak osatutako Maiatzak 1 Egin mugimenduak Maiatzaren Lehenean kapitalaren kontra borrokara lotzeko deialdia egin du. Kapitalismoak mundu mailan ematen ari dituen sarraskiei eta lan munduan esklabutza bihurtzen ari diren lan baldintzen etengabeko prekarizazioari langile klaseak bere borrokaren bidez bakarrik egin diezaiokela aurrera argi utzi nahi dute beste behin ere. Horregatik, azken bi urtetan egin bezala manifestazioa deitu dute Maiatzak 1 arratsalderako.

C-LR926W0AAFNdZ

Urte hasieran eginiko topaketetan Herri Langilearen egoeraren eta antolakuntzaren inguruko gogoeta saioa egin zuten eragile ezberdinen parte hartzearekin. Hortik aurrera Maiatzak 1-eko hitzordua prestatzeari ekin zitzaion. Eragile ezberdinen elkarlanari esker aurtengo manifestazio deialdia egin da, Maiatzaren 1ean 18:00etan Diputazio aurrean (Gran Vía 25) hasiko dena. Bideo bat ere zabaldu dute konbokatoriaren berri emanez:

Oraindik M1Egin ezagutzen ez baduzu beraien hau Facebookeko orrialdea eta aurreko urteetako mobilizazio jendetsuen bideoak jarraian:

2015
2016
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s