Erreformak gelditu eta sistemari aurre egiteko deiaz, ikasle greba M23an

Ikasle Abertzaleek grebara deitu dute ikasleria datorren martxoaren 23rako, egungo hezkuntza sistema eta berau sustengatzera bideratutako erreformen aurka eta langileriaren mesederako hezkuntza baten eraikuntzaren alde.

Bizkaiko deialdia:

photo_2017-03-12_22-17-14

 

Ikasle Abertzaleak, irakurketa:

Urteak dira ikasleok kalera ateratzen garela sistema zapaltzaile honi hortzak erakutsiz eta hezkuntza eredu berri baten eraikuntzaren aldeko aldarriaz eztarriak urratuz. Desjabetuok, ezer galtzerik ez dugunok, urtero erakutsi dugu dena emateko prest gaudela sistema hau apurtzeko eta etorkizun berria eraikitzeko.

Argi eta maiz adierazi dugu sistema kapitalista honen baitako hezkuntza ereduak miseriara kondenatzen duela langile klasea, hezkuntzaren bidez zapalkuntza sistemak beharrezkoa duen esku-lana egituratuz. Sistemak bere biziraupenerako hamaika mekanismo ditu martxan, eta, kapitala garatu ahala, hezkuntza bera ere aldatuz doa kapitalari mesede egiteko. Horren adibide ditugu azken urteotan inposatu dizkiguten erreformak: erreforma horiek, ez dira ikasleon mesedetarako, eta hauen atzean interes ekonomikoak besterik ez daude. Ezin dugu ahaztu ere aurtengo ikasturtean bukatzen dela LOMCE-ren aplikazioa, azken fase honen erakuslehio ditugularik errebalida ezagunak.

Hezkuntzan ematen den edozein aldaketak mesede egiten dio sistemari. Sinestarazi digute hezkuntzak guri egiten digula mesede, baina argi dugu hau ez da horrela, horren adibide ditugu erreformak eta egungo hezkuntza bera ere. Zapaltzaileek boterea mantentzeko dago egituratuta hezkuntza: alde batetik, gaztetatik sumiso izaten irakasten digute; bestetik, azterketak bezalako mekanismoen bidez ikasleok sailkatzen gaituzte, ikasleon arteko lehiakortasuna sustatuz. Azken finean, ikasleok sistemaren engranaje hutsa bihurtzea dute xede.

LOMCE bera horren adibide garbia dugu. Lege honek ez dio herri langileriari mesede egiten, ezta gutxiago ere. Lege honen baitan egituratutako aldaketa orok hezkuntza homogeneo bat lortzea du helburu, denok eduki berdinak barneratzea, denok ekoizpen sisteman zapaldu gisa barneratzea eta horrekiko sumiso izatea. Ezagun ditugu lege honek dakartzan aldaketak, eta urteak daramatzagu ikasleok horren aurka antolatzen eta borrokatzen.

Egungo unibertsitate ereduak argi erakusten digu hezkuntza noren mesedetan dagoen. Gero eta gehiago zabaltzen ari da eremu akademiko honetan banku zein enpresen esku-hartzea, eta, zer esanik ez, EHU-k eta NUP-ek azken urteetan ikasle mugimenduaren aurka izandako jarrera, azkenekoa, San Mamesen, aurreko astean, Herri Unibertsitateari egindako erasoa. Erasoak eraso, unibertsitateetako ikasleok antolatzen jarraituko dugu langileriaren mesederako hezkuntza baten alde, borrokan jarraituko dugu unibertsitate eredu hau suntsitu eta Euskal Eskola Nazionala lortu arte.

Historiak erakutsi digu sistemari aurre egin diezaiokeen bakarra zapalduon batasuna dela. Hezkuntzan ere ikasleok sistemak eragindako zailtasun ororen aurrean baturik egon behar dugu eta hezkuntzari denok elkarrekin aurre egin behar diogu berau iraultzeko. Hezkuntzan ematen den aldaketa orok denoi eragiten digu, eta, beraz, denok baturik egin behar diogu aurre, kapitalari irabazitako borroka orok sistema bera ahuldu eta zapalduon askapenera hurbiltzen gaituelarik.

Hezkuntza sistemari berari aurka egitea ez da egun batean burutzeko borroka soil bat, egunerokoan martxan jarri beharreko borroka bat baizik. Urte luzeak daramatzagu hezkuntza eredu propio baten aldeko borrokan, aurtengo Martxoaren 23an ere ikasleok kalea hartuko dugu, unibertsitate eredu hau eta LOMCE eta honen baitako errebalidak jo puntuan jarrita.

Dei egiten diegu Hego Euskal Herriko ikasleei martxoaren 23an ikastetxeak, unibertsitateak eta kaleak hartzeko aurten inposatuko dizkiguten errebalidei aurka egiteko, eta sistemari berari hortzak erakusteko.

Ikasle Borroka aurrera!
Jo ta ke, Euskal Eskola Nazionala lortu arte!

 

KARTELA

http://www.ikasleabertzaleak.org/2017/03/02/martxoak-23-ikasleok-grebara/

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s