[Jarraipena] Bilboko Herri Unibertsitatea 2017

Urtero bezala Bilboko Herri Unibertsitatearen jarraipena egin dugu. Aurten formatu berritzaile bat sartu nahi izan dugu eta Herri Unibertsitatean gertatzen den gauza oro eguneratzen joango da twitterren sortu dugun gure kontakizunean

Lehenengo Eguna – Otsailak 20

Deustuko Unibertsitatean hasiera eman diogu Herri Unibertsitateari. Bertan bildutako ikasleok ezagutza jolasekin elkar ezagutu eta lanean hasteko pilak kargatu ditugu. Jarraian, goizeko hitzaldien txanda izan da; Urtxintxaren eskutik hezkuntza alternatiboari eta pedagogiari buruz hausnartzeko aukera izan dugu; bestetik, neguko errito asko gogora ekarri eta beraien jatorritik izandako ibilbidea ikasi dugu. Bazkarian eta kafe tertulian elkarrizketa informalak egin ditugu gai anitzekin. Arratsaldean, Euskal Herriko emakume langileen historia (GITE-IPES) eta Internazionalismoa zer den (Askapena) ulertzeko saioak egon dira. Horiek bukatzean gauzak batu eta Sarrikora hurbildu gara biharko apainketa egin eta afaria prestatzeko. Bideo dokumental batzuen emanaldiarekin bukatu dugu eguna.

Bigarren Eguna – Otsailak 21

Sarrikon argitu dugu ikasleok gaurkoan eta aurretik genuen egitaraua ez zen nolanahikoa. Zumba egitera animatu garenok ederto berotu ditugu gorputzak eta merezitako gosaria hartu jarraian. Gerora, goizeko hitzaldien garaia heldu da. 10:00tan Sarrikoko bi ikaslek kontakizun bikaina egin dute Kurdistan eta Sirian bizi den egoerari buruz. Hori bukatzean, Kartzelak gizartean duen funtzio zapaltzailea ezagutu ahal izan dugu preso ohi, Izar Beltzeko kide eta soziologa baten eskutik. Bazkaria kantuan hasi da eta kafetxo bat hartu ondoren gizontasun eta autodefentsa feminista tailerrez gozatzeko parada izan dugu. Arratsaldeko azken hitzaldiek berriz, Euskal Herriko gatazka politikoaren historia eta drogek Herri Borrokan izandako papera aztertzen ibili gara bi hitzaldiren bitartez. Bukatzeko, bertso afari berezi eta jendetsua ospatu dugu giro paregabean musikak lagundua.

Aurtengo Herri Unibertsitateak inoizko oihartzun handiena izaten ari du, hemen Bilbo Hiria Irratian gaur goizean egindako elkarrizketa eta beste komunikabide batzuetako argiltapenak:

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s