Osny Espetxera Martxa aurkeztu dute Presoen Sostengurako Taldeek

Euskal Herriko kanpus ezberdinetan antolatuak dauden Presoen Sostengurako Taldeek prentsaurrekoa egin dute Gasteizen duela denbora bat “eskuen artean” zuten hori publiko egiteko. Ikasle mugimenduak sarritan antolatu ditu Euskal Preso Politikoek ikasteko duten egoera onartezina salatzeko ekimen eta mobilizazioak, azkena abendu honetan Alde Zaharreko karriketan barrena Bilbouniko eta Leioako PRESTek deiturikoa, baina gaurkoan zer eta ikasleon maitasuna gartzelaren barrenera eramango duen Osny-ko Espetxera Martxa aurkeztu dute.

prentsaurrekoa

Apirilaren 5ean abiatu eta 6ean Estatu Frantseseko Osnyko espetxera iritsiko dira hormen bestaldetik preso dauden David Pla eta Julen Mendizabali elkartasun osoa adierazteko (are gehiago ikasteko materiala blokeatu berri dieten honetan). Horrekin batera, ikasle preso orok EHUn ikasteko duten ezintasuna salatu nahi dute mobilizazio horrekin; EHUk zein estatuek egoera horretan duten ardura azpimarratuz.

Horregatik, Presoen Sostengurako Taldeek martxan parte hartzeko deia luzatu diote ikasleria guztiari eta Autobuserako tiketen salmenta guneak jakinarazi dituzte. Jarraian irakurketa osorik eta salmenta tokien zerrenda:

irakurketatiketak

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s