“Liburutegia Nahi Dugu” aldarrikatzeko eguna deitu dute otsailak 7 ikasleek San Mamesen

Urtarrilaren 2an izan zuten San Mameseko ikasleek beraien unibertsitateko liburutegi bakarraren itxieraren berri. Hori jakin bezain azkar ikasleek antolatzea erabaki eta laster iniziatiba bat martxan jarri zuten.

Lan kolektiboaren bitartez azkenean aldarrikapen egun bat egitea erabaki dute liburutegiaren itxiera salatzeko. Datorren asteartean, otsailak 7, egingo dute aldarri eguna eta unibertsitateko kafetegiaren ondoko espazioa hartuz ikasteko lekurik ez dutela erakutsiko dute. Horrez gain, atxikimenduak biltzen ibiliko dira egunean zehar orain San Mameseko fakultate bateratuko zuzendaritza denari liburutegia zabaltzeko proposamena helarazteko.

liburutegianahidugu

Jarraian duzue ikasleen proposamenaren irakurketa:

Gutun honen bidez Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleok gure desadostasuna adierazi nahi dugu Bilboko IGETeko liburutegia bat batean eta isilpean ixteko hartu den erabakiarekin. Ez zaigu normala iruditzen ikasleongan hain eragin handia duen aldaketa bat gure iritzia kontuan hartu gabe aurrera eramatea, eta hori gutxi balitz, guztiz isilpeka gainera. Izan ere, ikasleak zurrumurruen bidez ohartu gara lanetaz. Hori, ohartu egin baldin bagara; esan beharra baitago ikasleen gehiengoak ez duela ezer jakin obrak hasi arte. Areago, ulertezina egiten zaigu liburutegiko lanak hasteko azterketa garaia aukeratu izana; ikasleok liburutegia behar-beharrezkoa dugunean, hain zuzen ere.

Liburutegia IGETetik kentzean ondorioak izango ditu ikasleongan, unibertsitateko zerbitzu oso erabilia baita; ezinbestekoa geure ikasketetarako. Egia da IITUEra lekualdatzea dela lanen helburua, baina errealistak izan gaitezen: hau praktikan IGETeko ikasleei liburutegia kentzea izango da, inork gutxik egingo baitu harainoko bidea, eta are gutxiago eguraldi txarreko egunetan. Ikasle askok, liburutegia erabiltzen bagenuen, eskura genuelako zen, klasetik hurbil; eta unetxo bat libre izanik hara joan ahal ginelako ikastera edota libururen bat kontsultatzera. Baina beste eraikineraino joan behar izateak erabilgarri daukagun denbora labur hori alferrik galtzea suposatuko du.

Esan bezala, liburutegiaren itxierak ondorioak izango ditu gure ikasketetan. Hasteko, ezin izango dugu geure ikasgaiei buruzko duda puntualak liburuetan kontsultatu. Gainera, gaur egun daukagun ikasteko toki-faltaren arazoa larrituko du. Ez soilik IGETen; baita IITUEn ere, hango ikasleek ere pairatzen baitute arazo hau, eta askoz txarragoa izango da IGETeko ikasleak ere hartu behar izango dituztenean.

Hau guztiagatik IGETeko liburutegia ez ixtea eta lehen zegoen bezala uztea nahi dugu. Jakitun gara, hala ere, lanak hasita daudenez gero, hori oso zaila dela. Horregatik, gutxienez, IGETen ikasteko toki gehiago eta gure ikasgaiekin zerikusia duten kontsultarako liburu batzuk bertan uztea eskatzen dugu, ikasgai batekin zalantza bat daukagun bakoitzean beste eraikinera joan behar ez izateko.

Amaitu aurretik, hau guztiaz gain, gainerako ikasteko gelak ere IITUEra eroateko plana dagoela entzun dugu. Horregatik, horrekiko geure erabateko desadostasuna adierazteko ere baliatu nahi dugu idazki hau. Eta zuzendaritzari eskatzen diogu ikasleongan hain eragin handia duen beste lanen bat egiteko planik baldin badago, era gardenean eta ikasleekin adostuta egin dadila, eta ez liburutegiarekin egin den bezala.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s