Ia 1000 sinadura lortu dituzte egun bakarrean Gradu Bikoitzeko Euskarazko ikasleek Sarrikon

Duela ia bi hilabete eman zuten lehen pausoa Sarrikon Gradu Bikoitza euskaraz ikasten duten ikasleek beraien egoera onartezina salatzeko. Arazo amankomun baten aurrean elkartu eta antolatuz erantzun kolektibo bat ematea erabaki zuten unibertsitate sarreran kontzentra batekin. Bertan neurriak eskatu zizkioten EHUri lehenbailehen beraien euskarazko ikasketak baldintza duinetan ikasi ahal izateko.

Eskaeraren aurrean inongo erantzunik jaso ez dutenez berriro ere lanean jarri dira presioa indartzeko. Horregaitik, gaur egun guztian zehar aldarrikapena sozializatu eta unibertsitateko sektore ezberdinen (ikasle, irakasle, bestelako langile…) babesa jasotzeko sinadurak biltzeko infogunea antolatu dute. Ekimenak arrakasta itzela izan du: 950 sinadura lortu dituzte egun bakarrean!

Gainera egiten dutenari buruz era zuzenean informatzeko Facebookeko kontua ere ireki dute: Sarrikoko Gradu Bikoitzeko Ikasleak

Aurrera begira sinadura bilketarekin jarraitzea dute pentsatuta eta bigarren lauhilekorako planteamendu osotu bat egiteko asmotan dabiltza. Antolatuta seguru lortuko dutela!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s