Leioa ikaslez bete da EHUren eredua baztertu eta Gurea Eraikitzeko beharra aldarrikatzeko

Ikusmin handia eraginda zuen gaurko mobilizazioak. Asteotan hedabideak gora eta behera ibili dira eta Euskal Herri osoan unibertsitate ereduari buruzko eztabaida mahaigainean jarri du ikasle mugimenduak. Debatea desitxuratzen saiatu dira batzuk ikasleriaren benetazko lema ezkutatu nahian: “Arazoa ez da errektore hau ala bestea, unibertsitate eredu hau zein dominazio sistema hau baizik”. Horregaitik, gaur ikasleriak Leioa bete du beraien apustua zein den argi utziz.

Goizean goizetik Leioako kanpusa hartu du Ertzaintzak. Unibertsitatean gutxitan ikusitako presentzia poliziala izan da gaurkoan:

Mobilizazioa hastekoa zen orduan Mikel Laboa plaza jendez gainezka zegoen baina, Gasteizetik zetozen busetan poliziak ikasleak banan banan identifikatu ditu eta horregatik atzerapenez hasi da mobilizazioa.

Martxa hasi denetik ikasleen aldarrikapenen aldeko oihuek ez dute etenik izan. Milaka ikaslek “Ikasle Borrokaz Gurea Eraiki” pankarta atzean bira zaratatsua eman diote Leioako kanpusari beraien haserrea erakusteko.

Magisteritzako fakultatearen parean ertzainak oldartu, manifestazioa zatitu eta zuzenean ikasle bat atxilotu dute. Hemen karga horren txiolari batek grabatutako bideoa:

Hala ere, ikasleriak aurrera jarraitu du berriro Mikel Laboara heldu arte. Bertan manifestazioa bukatutzat eman da.

Behin hori, ikasle talde batek EHUko errektoretzara sartu nahi izan du ikasleen exigentziak bertara eramateko baina, ertzaintzak sarrera ukatu die indarrez. Istilu gehiago sortu dira horren harira non ikasle eta poliziak aurrez aurre jarri diren.

Leioako mobilizazioaren laburpen bideoa:

Arratsaldean, goizeko gertaeren harira ikasle mugimenduak prentsaurreko jendetsua egin du Arriagan. Bertan, EHUk ikasleria nola erreprimitu duen salatu du eta ikasleek autodefentsan erantzun behar izan dutela azpimarratu. Azkenik, EHUren unibertsitate sistema baztertuz eredu propioa eraikitzera deitu du mugimendua.

prentsa

Sarrera honetako edukiak Topatu, Leioatik eta Haraba-ko proiektu komunikatiboen lankidetzarekin sortu ditugu

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s