Aurreko ikasturtean Herri Unibertsitatearen desalojoagatik Mozal Legearekin zigortuak izan ziren 35 ikasleek sortutako “Herri Uniari Mozalik Ez” dinamikak bere aurkezpen publikotik azaroaren 24a, errektoretzako hauteskundeak direla eta, haserrea adierazteko egun garrantzitsu bezala seinalatu du. BUIArekin batera atxikimendua eman dio egun horretan Leioako Kanpusean 12:00tan ikasle mugimenduak deitutako mobilizazio nazionalari.
“Herri Uniari Mozalik Ez” dinamikak aipatutako mobilizazioan bere hasierako hiru helburuei eutsiko die:
- Herri Unibertsitateak zabaldutako hezkuntza eredua etorkizuneko alternatiba bezala defendatzea.
- Mozal Legeari aurkakotasuna adierazi eta gizartean sozializatzea.
- Ikasleriaren alternatiba errepresioaz zapaldu eta etorkizunik gabe uzten gaituen EHU deslegitimatzea.
Horregaitik, HUMozalikEz-en kamisetak soinean zeramatzaten 35 solidariok San Mames elkartasunez bete zuten EHUk ikasleen aurka egindako erasoak gogora ekarriz eta datorren astean mobilizatzera deituz.