HUMozalikEz eta BUIAk azaroaren 24an Leioara joateko deia egin dute

HUMozalikEz dinamikak urri hasieran egindako prentsaurrekoan EHU ikasleriak sortutako hezkuntza alternatibak errepresioarekin zapaltzearen errudun jo zuen (Mozal Legea aplikatuta 24.535€-ko isunak) eta azaroak 24 egun garrantzitsu bezala hartu haserrea azalerazteko. Errektoreak errektore ikasleriaren proiektu eta aldarrikapenak EHUrekin inkonpatibleak zirela argi utzi eta errepresioaz gaindi eraikitzeko konpromezuan mantendu nahi zuten deialdi horrekin.

Aste batzuk geroago ikasle mugimenduak Leioan agerraldi masibo baten bitartez egun horretan bertan mobilizazio nazionala deitu zuen EHUk sustatutako ereduari kontrakotasuna adierazteko. Ikasleriaren interesak eta EHUrenak kontrajarriak izanik aukera bakarra “Ikasle Borrokaz Gurea Eraikitzea” zela zabaldu zuten.

Bilboko fakultateetan baita asko dira ikasle mugimenduak EHUri egotzi dizkion ardurak: euskaraz ikasteko ezintasun eta baldintza txarrak, larunbatetako azterketak, etorkizun prekariora kondenatzen duen unibertsitate kapitalista sustatzea… Horregatik, Bilboko Unibertsitateetako Ikasle Asanbladek ere azaroaren 24a egunerokotasunean bizi dituzten arazoak mahaigainean jarri eta gainontzeko ikasle mugimenduarekin batera EHUtik at beste hezkuntza bat eraikitzeko beharra aldarrikatzeko egun bezala hartu dute.

Deialdia argia da. Bilboko Unibertsitateetako ikasle mugimenduak argi du ikasle borrokaz bakarrik lortu daitezkeela aldarrikatutako baldintza duin horiek eta, bestetik, kritikotasunetik abiatuko den hezkuntza eredu berria eraikitzen bakarrik lortuko dela etorkizunik gabeko sistema kapitalistarekin apurtuko duen gizartea. Hortaz, azaroak 24 errektoretzako hauteskundeak aitzaki EHUren izaera zapaltzailea azpimarratzeko eguna izango da dudarik gabe.

Errektoreak errektore, EHU ZAPALTZAILE! A24 Leioara!

a24buia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s