Gaurtik eta azaroaren 17ra arte hitzaldi sorta antolatu du Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldeak (EKT), oraingoan internazionalismoa guztien arteko lotura bezala erabiliz. Donbass, Kuba, Turkia, Venezuela… eta beste herrialde batzuen errealitatera hurbiltzeko aukera emango dute jardunaldiek.
EKTren oharra:
Aurten Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldekideok ere lanean jarraitzen dugu. Aldi honetan nazioarteko gai desberdinak landu nahi izan ditugu. Gatazka hauen atzetik dauden interes ekonomikoak azaleratu nahi dugu.
Besterik gabe animatu eta parte hartu!