Euskararen aldarrikapena indartuko du SUAk urriak 27ko Ostegun Kulturalean

Hilabete hasieran Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldeak ikasturteko lehen Ostegun Kulturala antolatu zuen. Bertan hezkuntza kritikoari tartetxo bat irekitzearekin  batera aisialdian ikasleen arteko loturak indartzeko aukera ere egon zen.

Orain, San Mames Unibertsitateko Asanbladaren txanda da. SUAk ere bere Ostegun Kulturala antolatuko du urriak 27 egitarau parte hartzaile, aldarrikatzaile eta alaia batekin.

San Mamesen euskaraz ikasteko ezintasuna salatuz hasiko dira ikasleak eguerdi partean kalejira eta mosaiko jendetsu batekin INGENIARITZA EUSKARAZ aldarrikatzen. Fakultatean urteak daraman borroka da euskararena eta ikasleen inplikazio handitzea da helburua beste arlo askotan bezala honetan ere ikasleei entzungor egiten dien EHU presionatzeko asmoz.

Gerora 7KatuGaztetxean kritikotasuna landuko dute ikasleek beraiek antolatuko duten “Software Libre eta Segurtasuna”ri buruzko hitzaldi/tailer batekin. Hezkuntzan sisteman ezarritako ingeniaritza logikatik at beste ikuspuntu bat garatu eta sistemaren kontrol mekanismoetatik ihes egiteko moduak ezagutzeko aukera izango da bertan.

Azkenik, jai egiteko momentua helduko da. Errondabidetik egingo den kantu poteoa beroketa modura eta gero 7Katu Gaztetxean jaialdia Akerjenbe Sound Sistema-ren kontzertuarekin. Estilo ezberdinak (Reggae/Dancehall/Rap) nahasten dituen Errekaldeko talde gazte borrokalari honen musikak dantzan jarriko du ikasleria.

 

Egitaraua

ostkultsanmames

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s