Lehen pausoa eman dute Sarrikoko gradu bikoitzeko euskarazko ikasleek

Duela egun batzuk zabaldu zuten deialdiari jarraituz gaur Sarrikoko gradu bikoitzeko euskarazko ikasleek kontzentrazioa egin dute fakultateko sarreran. Bertan beraien ikasketak baldintza duinetan egiteko konponbidea eskatu diote EHUri, beraiena euskarazko ikasleek unibertsitate publikoan jasan behar duten eskubide urraketa bakarra ez dela azpimarratuz. Gaurkoa lehenengo pauso bezala planteatu dute zeren, konponbiderik edo horretarako borondaterik aurkeztu ezean ekimenak areagotuko dituztela iragarri baitute ikasleek.  Jarraian beraien irakurketa:
Euskarazko gradu bikoitz duin baten alde!
Gaurkoa, adierazi genuen  bezala, lehenengo pausua izan da. Hemendik aurrera, gure egoera aldatu ezean, dinamika ezberdinak egiten jarraituko dugu. Ez gara geldirik egongo gure eskubideak zapaltzen dituzten bitartean.
Gainera, azpimarratu nahi genuke euskarazko ikasleak baztertzea EHUren ohiko praktika dela. Hainbat gradu ezin direla osotasunean euskaraz ikasi, materiala euskaratu barik dago, giza-baliabide urriak eskeintzen dizkigute eta baldintza penagarrietan ikasten dugu.
Guzti horren aurrean, lehenago aipatu bezala, EHUn ikasteko baldintza duinen alde bere burua kokatzen duen ikasle zein irakasle ororen babesa eskatzen dugu, egoera konpondu arte aurrera eramango ditugun ekimen ezberdinetan
KONPONBIDEA ORAIN! EHU, euskarazkoak ez gara bigarren mailako ikasleak!
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s