Gradu bikoitza euskaraz ikasten duten Sarrikoko ikasleek beraien egoera salatuko dute

Euskarazko Gradu Bikoitz duin baten alde!
Igaro dira jada 4 urte EHUk Zuzenbidean eta EAZn, euskaraz zein erderaz, gradu bikoitza sortu zuenetik. Aukera paregabea zirudien horrek, ikasleon egungo egoera ikusita, hala ere, baditu hainbat ezkutuko ustel.

  • Orain arte garatu diren 4 kurtsoetan errepikatu egin da ordutegien antolaketa ilogiko eta ez-pedagogikoa; batzutan 9 klase orduko egunak, guztiak magistralak, eta bestetan ordu bakarrekoak.
  • Irakasleen disponibilitate oso mugatua. Ordutegiak zehaztu eta irakasleak egokitzerako orduan, azken gradua gara  esleipena jasotzen, gainontzeko lekuetan behin esleitu direnean, geratzen diren ordu zein irakasleekin gurea moldatuz.
  • Talde autonomoaren falta. Zuzenbideko klaseetan talde propioa dugun arren, EAZko klaseetan ez da hala gertatzen; klaseak gradu hori egiten duten gainontzekoen ordutegietara moldatu behar ditugu. Erderakoen kasuan arazo hau ez da ematen.
  • Fakultateetako zuzendarien prestutasun falta gure egoera hobetzeko. Baliabide falta aitzakitzat hartu arren, baliabide horiek gaztelerakoentzat badaudelarik.

Azkenik aipatu nahi dugu, ulertzen dugula gradu bikoitz batean gaudela baina, argi eta garbi adierazi nahi dugu, argudio horren bitartez ezin dietela gure egoerari justifikazio bat eman. Eta badela garaia soluzio bat eskaintzeko, urteak baitira bilera, gutun zein beste baliabideen bitartez gure egoera salatzen ari garela.

Egoera honen aurrean, euskarako gradu bikoitzeko ikasleok, lehenengo pausu bezala, kontzentrazio bat egingo dugu sarrikoko sarrera, asteazkenean goizeko 10:10ean.

Horrengatik, EHUn ikasteko baldintza duinen alde bere burua kokatzen duen ikasle zein irakasle ororen babesa eskatzen dugu, egoera konpondu arte aurrera eramango ditugun ekimen ezberdinetan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s