#HUMozalikEz dinamika publikoki aurkeztu dute

Hilabete hauetan beraien egoera sozializatzen ibili diren ikasleek pausu bat aurrera eman zuten aurreko asteazkenean emandako prentsaurrekoarekin. Bertan “Herri Uniari Mozalik Ez” dinamika publikoki aurkeztu zuten duela ia 7 hilabete Ertzaintzaren eskutik desalojatuak izan ziren toki berean. 2016ko martxoaren 14 horretan gertatutakoa eta ikasleen egoera beraien testigantzen bidez hurbilagotik ezagutzeko aukera ematen duen bideoa daukazue jarraian:

Gainera Bilbo Hiria Irratian dinamikaren parte den ikasle bati egindako elkarrizketa entzugai duzue.

Hau da ikasleek irakurritako testua osorik:

“[2016ko martxoaren 14a] San Mameseko ingeniaritza eskolan Herri Unibertsitatearekin hezkuntza herrikoia aldarrikatu ondoren gaua pasatzera zihoazen 41 ikasle kanporatu ditu Ertzaintzak EHUren eskaerari jarraituz.”

“[2016ko martxoaren 17a] Milaka ikaslek San Mamesen okupazio sinboliko baten bitartez desalojatutako ikasleak babestu eta hezkuntza herrikoia eraikitzeko konpromezuan berretsi dira”

“[2016ko apirilaren 26a] Leioako kanpusean ikasleek indar polizialen inguruko konpromezu batzuk betetzeko eskaera luzatu diote EHUko errektoretzari. Ondorioa: karga gogorrak, zenbait zauritu eta identifikazioak”

“[2016ko abuztuaren 1a] San Mameseko desalojoan identifikatuak izan ziren 35 ikasleri Mozal Legea aplikatu diete guztira 24.535-ko isunarekin zigortuz.”

Gogorrak izan dira 7 hilabete hauetan gertatutakoak. Ikasle mugimenduak asko sufritu behar izan du. Baina gauza bat argi erakusteko balio izan dute: Euskal Herriko Unibertsitatearen helburu bakarra kapitala zerbitzatzea da.

EHUk arazo larri bat dauka ikasleokin, urteak daramatza horrela, eta egoera hori konpontzeko daukan eskaintza bakarra errepresioa da. Lehendik susmatzen genuen arren, dagoeneko badakigu zein den bere benetako leloa: EMAN TA ZAPAL ZAZU!

Gero eta baldintza prekarioagoetan ikasi behar dugu, gero eta etorkizun prekarioagoa izateko. Eta horren aurrean gure “Herritik Eta Herriarentzako” alternatibak planteatzearen saiakera oro erasotua da. Gainera orain errepresio erreminta berritzailearekin: MOZAL LEGEA. Isun administratiboen bidez zigortzeko metodo honekin zuzenean ahoa itxi nahi digute beraientzat deserosoak garen ikasleoi:

  • Erreformekin gure hezkuntza pribatizatzen (lapurtzen) digutelako protestatzen badugu: MOZALA!
  • Klasean ikasten ditugun eduki inposatuen aurrean beste batzuk aldarrikatzen baditugu: MOZALA!
  • Gradua euskaraz ikasi ezin dugulako kexu bagara: MOZALA!

Mozal Legea Euskal Herriko herri mugimendu osoari eragiten dion arazo larria da. Uda honetan gutaz gain, besteen artean, gazte mugimenduko 34 kideri eta Kortxoenea defendatzen ibili ziren beste 7ri aplikatu diete. Hala ere, Mozal Legearekin gure alternatiba herrikoiak aldarrikatzeari utziko diogula, herri mugimendua isilduko duzuela uste duzuenoi, prentsaurreko honetan argi eta garbi adierazi nahi dizuegu: JAI DAUKAZUE! JAI DAUKAZUE!

Argi dago errealitate honen aurrean ezin dugula geldirik geratu. Horregatik, gutako 3 ikaslek errekurtsoa aurkeztuko dute legeari aurkakotasuna adierazteko.

Baina hori ez da nahikoa izango. Beste hezkuntza eta gizarte eredu bat defendatzen dugunok herri moduan erantzun behar dugu kaleetan batuz. Dei egiten diegu euskal herriko eragile sozial eta politiko guztiei Mozal Legearen aurkako borroka babestera.

Hortaz, “Herri Unibertsitateari Mozalik Ez” dinamikari publikoki hasiera emango diogu ondorengo hiru helburuak izanda:

  • Herri Unibertsitateak ordezkatzen duen hezkuntza eredua etorkizuneko alternatiba bezala defendatzea.
  • Mozal Legeari aurkakotasuna adierazi eta gizartean sozializatzea.
  • Ikasleriaren alternatiba errepresioaz zapaldu eta etorkizunik gabe uzten gaituen EHUren deslegitimizazioa.

Hiru ideia horiek oinarri azaroaren 24an errektoretzako hauteskundeak direla aprobetxatuz Bilboko Unibertsitateetako ikasleok gure haserrea erakutsiko dugula jakinarazten dugu.

Ez gaurko errektoretzak, ez biharkoak ez dizkiolako ikasleen eskariei erantzungo; arazoa ez delako errektore hau edo bestea. Arazoa unibertsitate hau edo bestea delako. Beraiek Mozalen Unibertsitatea! Guk Herri Unibertsitatea!

Gora ikasleon borroka! Herri Unibertsitateari Mozalik Ez!

humozalikez-isunak

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s