Laugarren ikasturtea izango da hau San Mames Unibertsitateko Asanbladarentzat. Urte hauetan zehar San Mamesen ikasle mugimenduan iraultza gertatu da: lo zegoen fakultatea esnatzen hasi da. Horren erakusgarri euskararen aldeko eta larunbateko azterketen aurkako dinamikak, ingeniaritza kritikoari buruzko jardunaldiak, ikasleen arteko harremanak zabaltzeko ostegun kulturalak, ikasle greba jendetsuak eta aurreko urtean mugarri izan zen Herri Unibertsitatearen antolakuntza besteak beste.

Ikasturte berriari inoiz baino indartsuago ekin nahi dio SUAk San Mameseko Ikasle Mugimendua erasoak eraso bueltan dela azpimarratuz.
Lehen hitzordu modura IRAILAK 22 Aurkezpen Asanblada deitu du eskolan ikasleek jasan behar dituzten hainbeste bidegabekeriei aurrean antolakuntzaz erantzuteko: