Kapitalismoaren aurkako borroka indartu du Maiatzak 1 Egin-ek Herri Mugimenduarekin

Urtean zehar Bilboko Herri Mugimenduarekin lanean aritu den Maiatzak 1 Eginek hitzordu garrantzitsua zuen jarrita gaurkoan, Maiatzaren Lehenean. Langileen Nazioarteko Egun hau kapitalismoaren aurkako egun bihurtzeko beharrean Herri Mugimendua kalera atera da sistema ekonomiko honek sortutako esplotazio, prekarietate eta miseriaren aurka.

Bilbo kapitalistaren ikur nagusietakoa den Iberdrola dorrearen eman zaio hasiera manifestazioari, multinazionalaren logoa erretzen zen bitartean.

Manifestazioaren hasieratik ikaragarria izan da presentzia poliziala. Berriz ere, kapitalisten interesak defendatu eta langile klasea erreprimitzea helburu dutela erakutsi dute horren erakusle Opencor edo Movistarren egindako geldiketetan erakutsitako jarrera mehatxagarria.

Manifestazioaren helburua Herri Mugimenduko borroka ezberdinak logika berean biltzea zen: gazte eta ikasleon prekarietatea, lan egunetako irekierak, Movistarreko langileena bezalako lan gatazkak, kapitalaren eskutik auzoetan emandako arrazakeria neurriagabea… eta bete da. Azpimarratzekoa izan da ere, ibilbidean zehar beraien etorkizunaren alde borrokan egon diren gazte eta ikasle mordoa.

This slideshow requires JavaScript.

 

Amaiera Langile Borrokaren leku sinboliko den Harrobi Plazan izan da; bertatik hasi baitzen Bilbon Maiatzaren Lehenean egin zen lehenengo langile mobilizazioa. Ekitaldian garai hartako langileen borroka goraipatu eta herri mugimendua kapitalismoaren aurka antolatzen jarraitzeko animatu du Maiatzak 1 Egin-ek.

Amaiera 2

Amaiera 1

Gora Maiatzaren Lehena!

Gora Herri Langilearen Borroka!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s