M1egin-en manifestazio deialdia Maiatzaren 1erako

Bigarren urtez, M1egin plataformak maiatzaren 1ean kapitalismoaren eta patriarkatuaren aurka mobilizatzera deitu ditu langileria eta herri mugimendua.

Irakurketa

Maiatzak 1 ez da etxean geratzeko eguna, ezta tabernan edo olgetan ibiltzeko ere. Ez da jai egun bat, nahiz eta lan egutegian estatuek horrela markatu. Maiatzak 1 langileon eguna da, egunez egun herri hau aurrera ateratzen dugunon eguna: enplegua dugun edo ez dugunona, emakumeona, gazteona, pentsionistona, migranteona, disidente sexualona… azken finean sistema patriarkal eta kapitalista honen esplotazioa eta zapalketa pairatzen dugunona.

1886ko Estatu Batuetako Chicago hiriko Haymarketeko sarraskia gogoan, Maiatzak 1 langile klasearen ikur eta mobilizazio eguna bilakatu zen. Ez zen langileak zegokiena aldarrikatzeagatik zanpatuak izan ziren lehenengo aldia, eta tamalez, ezta azkenengoa ere.

Maiatzaren 1ean herri langileok kalera ateratzen gara kapitalari argi uzteko gehiengoa garela. Gehiengoa eta sistema honen biziraupenerako ezinbesteko elementua. Orduan, zer dela eta izan behar gara gu esplotatzen, zanpatzen, gosez akabatzen, kale gorrian uzten, erailtzen eta azken finean miseriara kondenatzen gaituen sistema patriarkal eta kapitalista honen oinarri? Zergatik ez diogu egoerari buelta ematen? Ezin dugu onartu askoren sufrimenduaren lepora eskuratutako mozkinek elite txiki baten botere ekonomikoa eta euren morroi diren estatuetako gobernari ustelen diru korronteak loditzeko balio izatea. Egoera honi aurre egin behar diogu eta Maiatzaren lehena data esanguratsua da borroka horretan.

Baina mobilizazioa, errebindikazioa, borroka ezin dira Maiatzak 1era mugatu. Sumisioaren truk miseria saltzen diguten horiei nortzuk garen jakitun garela erakutsi behar diegu egunez egun. Bide horretan, kalean gure indarraren eta batasunaren erakustaldi argia egiten hasi behar gara. Eta Maiatzak 1 indar metaketa eta haserre horren abiapuntua bilakatu nahi dugu, urteko beste egun guztietara zabaldu beharreko borroka grina.

Azaldutako guztia lortzeko Bilboko herri mugimenduko hainbat eragilek Maiatzak1egin dinamika jarri genuen martxan 2015ean. Orain dela urte batzuk langile klasearentzako data azpimarragarria zena, gaur egun desitxuratuta eta edukirik gabe bizi denaren kezkatik abiatuta, herri mugimenduaren ahots eta mezu propioa aldarrikatu nahi izan genuen iaz Maiatzaren lehenerako deitu genuen mobilizazioan. Ondoren lanean jarraitu genuen Movistarreko langile autonomoek hasitako greba sostengatzen. Momentu horretara arte egindako lanaren balorazioa positiboa izan zenez, aurrera egiteko hautua egin genuen eta aurten dinamika hau ahalik eta gehien zabaltzen ahalegindu gara; langile mugimendua eta herri mugimendua batzeko tresna hau indartzen saiatu gara kontaktuak zabalduz, asanbladak antolatuz…

Gasteizen berriz, aurten, Martxoaren 3ko sarraskiaren inguruan Gasteizko herri mugimenduko hainbat eragileren koordinazioaz Herri Ekintza osatu zuten, memoria aktiboaren inguruko egitaraua garatuz. Herri mugimendua indartuz eta antolatuz, euskal herri langilea laguntzeko hautu horretan, bi dinamika hauetan parte hartzen dugun eragile eta norbanakook, aurtengo Maiatzaren 1erako deialdi bateratua egitea adostu dugu. Euskal herri langilearen emantzipazioan herri mugimenduak bere ekarpena egin beharra dauka, horregatik Bilbon 18:00etan Euskadi Plazan hasiko den manifestazioan parte hartzera dei egiten dugu.

GORA MAIATZAREN LEHENA!

GORA EUSKAL HERRI LANGILEAREN BORROKA!

Bideoa
 Kartela

M1kartela2016

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s