BUIAren prentsaurrekoa Herri Unibertsitateko desalojoari erantzunez

BUIAk deituta prentsaurrekoa burutu da gaur Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, astelehenean bertan Herri Unibertsitatea burutzen ari ziren ikasleak kanporatu izana salatzeko eta erantzun bat emateko:

Hemen egindako irakurketa:

Egun on

Gaur hemen bildu gara astelehenean jasotako erasoari erantzuna emateko. Dakizuenez, Euskal Herriko beste hainbat fakultatetan bezala Ingeniaritza Eskolan ere Herri Unibertsitatea aurrera eramaten ari ginen.

 Astelehen iluntzean, gure egitaraua burutzen ari ginela, errektoretzatik abisatu ziguten Ingeniaritza Eskolako zuzendaritzak Ertzaintzari deitu ziela gu indarrez kanporatzeko. Mehatxuei aurre eginez, guk geurean jarraitu genuen, uneoro lasaitasuna mantenduz. Ertzainek banan-banan kanporatu eta identifikatu gintuzten barruan geunden berrogei ikasleak, espazio publikoaren okupazioa eta autoritateari erersistentzia larria egitea egotzita. Honez gain zuzendaritzak espediente disziplinarioa irekitzearekin mehatxatu gaitu.

 Azpimarratu nahi dugu gu desalojatuak izaten ari ginen bitartean Leioan zein Sarrikon normaltasun osoz ziardutela Herri Unibertsitateek. Ez da lehen aldia eskola honetako zuzendaritzak ikasleon iniziatiben aurrean jarrera autoritario batez erantzuten duena. Azken bi urteetan hitzaldiak debekatu dizkigute, kartelak kendu eta abar. Ezin dugu onartu eskola honetako zuzendaritzak modu arbitrario honetan ikasleon ekintzak galaraztea.

 Bilboko Herri Unibertsitatea osatzen dugun ikasleok zuzendaritzari helarazi nahi diogun mezua garbi dugu: Mehatxuak mehatxu eta oztopoak oztopo, hezkuntza kritikoa sustatzen jarraituko dugu, hezkuntza herritik eta herriarentzat eraikiz.

 Euskal Herriko Unibertsitateko errektoretzari ondorengoa exijitzen diogu:

-Ingeniaritza Eskolako zuzendaritzaren dimisioa.

-Publikoki posiziona dadila egoera honen aurrean.

-Espediente disziplinarioak ez zabaltzeko konpromezua har dezala.

-Unibertsitateak eztabaida eta sorkuntzarako gune askea izan beharko lukeen heinean, ez dezala berriro Ertzaintzak edo beste edozein indar polizialek bertan esku hartu.

 Azkenik, eskerrak eman nahi dizkizuegu egun hauetan zuen babesa adierazi diguzuen guztiei baita hona gerturatu zareten guztiei ere. Ezinbestekoa dugu elkartasuna gure hezkuntza eredua sortzeko bidean.

Orain 11.30tan termibusen hasiko den mobilizazioan parte hartzera dei egiten dizuegu.

Guztion artean lortuko dugu,

Gora ikasleon borroka!

Gora Herri Unibertsitatea!

BUIA

Bilboko Unibertsitateetako Ikasle Asanblada

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s