Bilboko Herri Unibertsitatearen irakurketa San Mameseko gertakarien aurrean

Atzo gauen desalojatu zuen Bilboko Ingeniaritza eskolako herri unibertsitatea ertzaintzak zentroko zuzendaritzaren aginduz. Desalojo mehatxuaren aurrean barruan geratzea erabaki genuen ikasle batzuek, eta 41 ikasle identifikatuak izan gara espazio publikoaren okupazioa eta autoritateari erresistentzia larria egitea egotzita, baita UPVren aldetik espediente disziplinarioa irekitzeko mehatxupean. Une berean Sarrikon zein Leioako kanpusean, eta aurreko asteetan Gasteizko eta Ibaetako kanpusetan egin bezala, San Mameseko ikasleok herritik eta herriarentzako hezkuntza eskolan bertan eraikitzeko antolatu genuen Bilboko Herri Unibertsitatearen baitan ingeniaritza eskolan garatzekoa zen egitaraua, gaua pasatzea barne. Baina gainontzeko zentroetan aurrera eraman daitekeena ezin izan da San Mamesen burutu.

Zentzu horretan, lehenik eta behin ingeniaritza eskolako zuzendaritzaren jarrera autoritarioa salatu nahi dugu, hasierako unetik ikasleok erabakitik baztertuz inolako azalpenik eman gabe, guk hartutako iniziatibak gaindituta. Azken urteetan ohikoa izan da zuzendaritzaren partetik antolatzen garen ikasleon gaineko kontrola eta jarraipena, baita planteatzen ziren dinamika ezberdinen baimena arbitrarioki ukatu eta azpijokoan aritzea, esaterako antolatutako jardunaldi batzuen debekuaz jakinaraztea hizlariei bertako ikasleoi jakinarazi gabe.

Onartezina iruditzen zaigu, San Mameseko ikasleak egoera honetan egotea, EHU-ko gainontzeko ikasleek aurrera eraman ahal dituzten dinamikak aurrera eraman ezin izanda, eta eramandako kasuan eskertuta egon beharko ginakeela entzun behar izateaz ere. Ikasleok subjektu kolektibo bezala ukatzen gaituen, gure jarduna sistematikoki oztopatzen duen, eta ikasleon  ahalduntzerako Herri Unibertsitatea bezalako ekimen bat  desalojatzera ertzaintza bidaltzen zuzendaritza batek ez dauka zilegitasunik guretzako, eta atzo gauean hartutako jarrera desobedientean berresten gara “orain arte lortutako eskubideak ezabatzeko” mehatxuaren aurrean. Horregatik, eta EHU-ko beste zentro batzuetan ekimena aurrera eraman den heinean, EHU-ri exijitzen diogu posizionamendu argi bat: edo zuzendaritzak hartutako jarreraren konplize, edo ikasleon alde.

Baina hau ez da San Mamesko ikasleon aurkako eraso bat soilik, ezta eskolako zuzendaritzaren jarrera autoritarioaren ondoriozko eskubideen urraketa bakarrik. Bart ingeniaritza eskolan gertatutakoak erakusten du Herri Unibertsitateak garatuz egungo hezkuntza sistemaren baitan sortzen dugun kontraesana. Merkatuaren eta kapitalaren mesedetara eraikitako unibertsitateak, ikasleok desjabetu egiten gaitu, subjektu bezala ukatuz; eta praktika autogestionatuen bidez herriarentzako hezkuntza sortzea planteatzerakoan bi ereduen arteko talka ekidinezina da: kanpus eta fakultate gehienetan dekanotzek kontzesio bidez egiten diote aurre egoerari, baina San Mamesen talka honi eta ikasleon determinazioari, mehatxu eta indarkeriaz erantzun diote.

Argi dago beraz, merkatuaren logikari erantzungo ez dion unibertsitate eredu bat beharrezkoa dugula, eta ikasle antolatuok garela eredu horren eraikuntzan bidea egiteko berme bakarra,  ez baitago ez EHU-n ezta Euskal Herriko gainontzeko unibertsitateetan merkantilizazioaren bidea alde batera utzi eta herriaren beharrei erantzungo dien hezkuntza bat eraikitzeko norabidean lan egiteko prestutasunaren zantzurik. Hori dela eta  Bilboko Herri Unibertsitatearen baitan antolatzen garen ikasleok, ikasleria osoari dei egiten diogu antolatzera, eta esparru guztietan, fakultate guztietan, hezkuntza eraldaketarako praktika ofentsiboak  garatzera, inori ez ezeri itxaron gabe, herriarekin eta herri mugimenduarekin sareak sortuz.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu eliteen mesedetarako komunikabideek zabaldutako gezurren aurrean gurekin harremanetan jarri eta mezua zabaltzen lagundu gaituzuenoi, baita elkartasuna adierazi diguzuen guztioi. IKASLE BORROKAZ LORTUKO DUGU! GORA HERRI UNIBERTSITATEAK!

Hemendik aurrerakoak:

·         Martxoaren 17an, prentsaurrekoa 10:30tan, Ingeniaritza eskolako G eraikineko sarreran.

·         Martxoaren 22an, 14:00tan, erantzun kolektiboa artikulatzeko asanblada fakultatean, Von Siemens plazan.

 

Zabaltzeko Argazkia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s