Maiatzak1egin: Martxoaren 8 antipatriarkal eta antikapitalista baten alde

Kapitalismoak desberdintasuna behar du eta horregatik legitimatu egiten du. Kapitalismoa bere biziraupena langile klasearen aurkako opresio ezberdinetan oinarritzen duen menperatze egitura bat da. Gure klasearen baitan genero,nazio, arraza edo disidentzia sexualaren kontraesanek klasea beraren zatiketa areagotu egiten dute. Kapitalismoak pitzadura hauek baliatzen ditu bere irabazi tasa bermatzeko eta bere diskurtso menperatzailea osatzen duten oinarri ideologikoei eusteko.

Baina kapitalismoa heteropatriarkaturik gabe ez da ezer. Emakume langilea izan da kontraesan hauen areagotzearen bortizkeriarik handiena eta zuzenena pairatu izan duena, subjektu eta gorputz bezala. Heteropatriarkatua sexuen arteko menperatze baldintzak sortzeko balio izan du. Baldintza hauek emakumeak menpeko bihurtu gaitu, gure lanaren balioa eremu guztietan debaluatuz, produktiboan zein erreproduktiboan. Gainera familia heteropatriarkalaren konfigurazioa kapitalismoak historikoki patriarkatua ideologia bezala betikotzeko erabili duen tresna izan da; giza erlazio guztietan eragiten duen balio soziala.

Kapitalismoak emakumeak lan erreproduktiboaren arduradunak bihurtu gaitu, eta horrekin nahikoa ez eta lan hau doan egiten dugu. Lan indarraren erreprodukzioaren morroi sistematikoak gara, sistema kapitalistaren ekoizpen baldintzak bermatzeko ezinbestekoak. Horrek baieztapen ukaezin batera garamatza: emakume langilearen menpekotasuna menperatze sistema honen biziraupenaren bermatzaile objektiboa da.

Gure gorputzek sistema kapitalistaren bortizkeriarik esplizituena pairatzen dute. Gure lanaren prekarizazioa handiagoa da eta pobretuago gaude. Krisi kapitalistaren ondorioak era bortitzagoan pairatzen ditugu, berdintasunetik gero eta gehiago aldentzen eta esplotazio eta deserrotzearen aurrean zaurgarritzen gaituelarik. Gure lan indarra esplotatzeaz gain, gure gorputza eremu publikoa da; eta jendarte patriarkaletan nagusi diren baloreek gure klasearen baitan diskriminazioak pairatzea ahalbidetzen dute. Berdin da euskaldunak, beltzak, kurduak, lesbianak edo transexualak garen. Emakume izatea gure zaurgarritasun eta menpekotasun egoerak sostengatzen duen elementu komuna da.

Feminismoa langile klasearen borroka orokorrean integratu behar da; eta zehazki euskal herri langilearen borrokan. Emakume bezala lortu beharreko emantzipazioa, klase eta herri bezala lortu beharreko emantzipazioarekin batera joan behar da. Ez dugu nahi sistema kapitalistaren baitan gizonek bizi dituzten esplotazio baldintzekiko berdintasuna. Ez ditugu gizonen klase kontraesanak konpartitu nahi. Emakume eta langile bezala askeak izan nahi dugu. Patriarkatua eta kapitalismoaren menperatze egiturak gainditu nahi ditugu.

Maiatzak1egin!etik diskurtso feminista unibertsitateen bulegoetatik atera nahi dugu; “desintelektualizatu” eta langile klasearen eremura eraman nahi dugu. Lantokietan dagokion protagonismoa berreskuratu behar du. Ezin da beste borroka bat gehiago izan; borroka feminista beste borroka guztietan txertatuta egon behar da. Emakumerik gabe ez dago iraultzarik, ez dago garaipen posiblerik.

  KAPITALISMOAREN AURKA,

EMAKUME LANGILEOK  BAT EGIN!

M1egin

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s