Emakume Langileen Nazioarteko Eguna Bilboko unibertsitateetan

Emakumen Langileen Nazioarteko Egun honetan ikasleak ez dira geldirik geratu. Deustuko Unibertsitatean kontzentrazioa jendetsua burutu dute emakumeen emantzipazioaren alde eta San Mamesen emakumen zientzialariak gogora ekarri nahi izan dituzte gaurko hezkuntza ereduan jasotzen duten bazterketa salatu nahian:

Deustu
Kontzentrazioa Deustuko Unibertsitatean

 

CdDYfJNWEAAl4Pb

CdDYeO8WIAEPMjT
San Mamesen emakumen zientzialariak izan dituzte gogoan

Hona hemen Ikasle Abertzaleak-ek egunaren harira egindako irakurketa:

GukHezkidetza

Martxoak 8, emakume langilearen eguna. Aurten ere heldu da eguna, iritsi da aldarrikapen eguna, kalera irtetzeko eguna eta beste behin ere, hezkuntza eredu hetero-patriarkal zapaltzailea akatu ez dugula adierazten digun egun madarikatu hau iritsi da.

Hau horrela izanda zapalkuntza hirukoitza jasaten dugun ikasle orok badugu zeresana gaur, badugu aski dela esateko eguna, badugu gure hezkuntza hezkidetzailea aldarrikatzeko beta, hau izango baita herri feminista baten oinarri. Nazkatuta gaude, bai, aski da patriarkatuaren menpe eta kapitalismoak birproduzitzen dituen rol segregatzaileetan oinarrituriko hezkuntza jasotzera behartuta egoteaz. Alternatiba hitza etengabe entzuten ari garen garai hauetan, gaurdanik eraikitzen hasi behar garela esaten dugun garai hauetan, guk hezkidetzaren aldeko hautua egiten dugu.

Hezigunez hezigune feminismoa oinarri duen eta feminismotik soilik eraiki daitekeen eskola aldarrikatzen dugu. Ikasle gara eta hezkuntzak egingo gaitu herri, hezkidetzak egingo gaitu aske eta patriarkatuaren atzapar beldurgarrietatik ihes egiteak egingo gaitu burujabe.

Emakume gara, edo gizon gara, edo biak gara, edo bata ez bestea gara. Baina garena garela ere nazkatuta gaude liburuetan gizonen izenak bakarrik ikusteaz, nazkatuta gaude emakume zapalduak bakarrik ezagutzeaz, nazkatuta gaude erreferente diren guzti horiek maskulinitatearen eredu izateaz, nazkatuta patriarkatuaz eta nazkatuta feministak garela aldarrikatzeko egun zehatzak behar izaten jarraitzeaz.

Egunero erasotzen gaituzte hitzez, keinuz eta begiradaz. Egunero zapaltzen gaituzte. Egunero mespretxatzen gaituzte. Eta, gainera, egunero gogorarazten digute genero ahula garela, azpian gaudela eta zapalduak garela. Horrek, ordea, amorrua ematen digu, haserrarazten gaitu eta horrek ematen digu autodefentsarako indarra, ahalduntzeko indarra eta inoiz baino ozenago eta indartsuago feministak garela harro erakusteko bultzada. Argi ibili daitezela, ez baikara geldituko hezkuntza eta gizarte eredu hezkidetzailea eta feminista lortu arte; eta, bitartean, zeresana ematen jarraituko dugu ez baitugu ezezkorik onartuko iraultza feminista izango baita (edo ez da izango).

Gaurkoan nazka guzti hau hartu dugu, eta atzera begiratu gabe, honarte heltzeko egindako bidea oinarri, arazoa errotik astintzea erabaki dugu zalantzarako tarterik utzi gabe. Aurrera goaz, euskal eskola feminista eraikiko dugu, hezkuntza hetero-patriarkal zapaltzailea suntsituko dugu eta horretarako tresnak sortuko ditugu, egunez egun eta ikasturtez ikasturte borrokan sakonduz, aztarna utziz eta inoiz baino ozenago oihukatuz: hau ez da gure hezkuntza eredua!

GUK HEZKIDETZA!

GORA BORROKA FEMINISTA!

 

Horrez gain, arratsaldean manifestazioa egongo da Arriagatik 19:30etan Euskal Herriko Koordinadora Feministak Euskal Herriko hiriburuetan egindako deialdiekin bat eginez:

Feministok

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s