Unibertsitatearen erreinua aldatu da, pasiloetan, klasean, edukietan sentitzen dut. Asko galdu zen Boloniaren garaian eta borroka horren arrastoak atzean gertatu dira.
Dena boterearen eraztunen sorkuntzarekin hasi zen. Hiru, ikasleei eman zitzaizkien, izaki guztietan jakitun eta zintzoenak zirenak. Zazpi, erreinuko langile eta irakasleei eman zitzaizkien, beren zutabeak mantenduko zituzten izakiei. Bederatzi, zuzendaritzari, non denaren gainetik boterea bilatzen duten. Eraztun horietan unibertsitatea kontrolatzeko boterea banatu zen, modu ez orekatuan, baina iruzurrik handiena egiteke zegoen, beste eraztun bat sortu baitzen.
Kapitalismoaren erreinuan, erraustegiaren galdaran, Adam Smithek bere esku ezkutuan jarriko zuen eraztun bat sortu zuen. Eraztun horretan berekoikeri eta maltzurkeri guztia txertatu zuen. “Botere Ekonomikoaren Eraztuna”. Unibertsitatearen erreinuko izaki guztiak kontrolatuko zituena.
Banan banan, unibertsitate guztiak botere ekonomikoaren eraztunak kontrolatu ditu. Baina, San Mameseko ikasleok tinko jarraitzen dugu. Azken ikasle aliantza batek, San Mameseko eskolaren pasiloetan botere ekonomikoen indarren kontra borrokatuko dugu. Martxoaren 14an Herri Unibertsitatean ikasleok gure unibertsitatea defendatuko dugu!