Herri Unibertsitatea Bilbon martxoak 14, 15 eta 16

Ikasturte osoa eman dugu #HezkuntzaKritikoaSortzen Bilboko unibertsitateetan, egungo hezkuntza eredu merkantilistaren hutsuneak kritikotasunez aztertuz eta guk sortu nahi duguna, herritik eta herriarentzat, nola izan beharko lukeen hausnartuz.

Horrela, martxoa heldu zaigu eta orain dugu aukera planteamenduak praktikara eramateko: Herri Unibertsitatea. Aurreko urtekoari jarraiki, ikasleok denontzako espazio bat sortuko dugu hiru egunez, interesatzen zaizkigun edo unibertsitatean lantzen ez diren gaiak lantzeko, kritikotasuna eta parte hartzea oinarritzat hartuz.

 

Bilbouni ez da ohiko kanpusa egituraketari dagokionez, fakultateak hirian zehar sakabanatuta daude eta horrek elkarlana oztopatzen du. Beraz, fakultate guztietan Herri Unibertsitatearen presentzia bermatzeko, baina era berean Bilboko ikasle mugimenduak batera jarduteko  eta elkarlanerako esparru bat izateko hau da aurtengo planteamendua:

Martxoaren 14ean, Bilboko fakultate bakoitzak bere egitaraua burutuko du bere hezigunean. Beraz, Herri Unibertsitatea lau fakultatetan banatuko da: Begoñako Andra Mari, BIGET(San Mames), Deustoko Unibertsitatea eta Sarriko.

Martxoaren 15ean goizean goiz denok Sarrikon elkartuko gara eta ordutik amaierara arte bertan burutuko da egitaraua.

 

Argi dugu Herri Unibertsitateak proiektu jarrai bat izan behar duela, ikasleok etengabe garatu behar duguna eduki, parte-hartze eta antolaketa aldetik aurrerapausoak ematen jarraitzeko. Izan ere, herritik eta herriarentzako hezkuntza sortzen aurrera ematen dugun pauso bakoitzeko, atzera pauso bat ematera behartuko dugu egungo eredua.

Horregatik, Bilboko Herri Unibertsitatera etortzeko eta bertan parte hartzeko deia luzatzen diogu Bilboko ikasleriari, denon artean #HezkuntzaKrtikoaSortzen jarraitzeko!

EGITARAUA

KARTEL_OSOA

2016-03-06
Sakatu irudian egitarau interaktiboa ikusteko

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s