Ikasle antolatuek aldarrikapenez bete dute Bilbo gaurko greban

Hamaika arrazoik eraman dituzte ikasleak gaurko egunean kaleak hartzera. BUIA-k, LIM-ek eta Bizkaiko Ikasle Abertzaleek deitutako ikasle grebak borroka lokalak batu eta baldintza duinen alde kaleak hartzeko deialdia egina zuen eta horrela izan da. Milaka ikaslek parte hartu dute gaurko mobilizazio handian hainbat prozesu parte hartzaileen fruitu izan diren aldarrikapenak bateratu eta hezkuntza eredu duin bat borrokatzeko.

Goizetik eskoletan ikasleen eskubideen defentsan ekintza ugari burutu dira: pasillo pasak, ikasle gosariak, formakuntza tailerrak, asanbladak… borroka lokalak sustatzea baitzen greban honen helburu nagusietakoa. Aldarrikapen horiek elkartzeko 11:15etan Sarrikotik eta 11:30tan Termibusetik atera diren bi zutabeek Bilbon zehar berain bidea egin ondoren Moyua plaza izan dute bilgune. Bertan, ikasleriak jasotzen dituen zapalkuntzei eta ikasteko dituen baldintza prekarioei “marra gorria” jarri diela argitu dute eta beraien eskubideen aurkako eraso gehiagorik ez dutela onartuko.

This slideshow requires JavaScript.

Behin irakurketa eginda, suziri batek hasiera eman dio ikaslego guztia bildu duen martxari. Institutuetako ikasleetatik unibertsitatekoetara denak helburu berarekin: gaurko hezkuntza sistemarekin apurtzea. Hezkuntza euskaldun eta herrikoia exigitzeko, ikasle borrokaren aldeko eta kapitalismoa ta patriarkatua hezkuntzatik kanporatzeko oihuak entzun dira besteak beste. Gainera, ibilbidean zehar aldarrikapen zehatzek beraien tartea izan dute: euskarak, feminismoak, eskubide sozialek… Mobilizazioa Areatzara jaisten ari zela batasun irudi ikaragarria ikusi ahal izan da.

This slideshow requires JavaScript.

Areatzara heldu orduko hasi da ekitaldi nagusia. Deitzaileetako ordezkariek hezkuntza sistema inposatuaren bidegabekeriak azaleratu dituzte: kapitalaren mesedetarako erreforma merkantilista eta pribatizatzaileak, euskaraz ikasteko eskubidearen ukapena, sexuen tratu ezberdindua, ikasi ahal izateko ordaindu beharreko etxebizitza eta garraioaren kostu altua… Bukatzeko, horien guztien aurka borrokatu eta bihar ere batasunean mobilizatzen jarraitzeko beharra azpimarratu dute; herritik eta herriarentzat izango den hezkuntza propioa eraikitzeko.

Hemen Leioatik! eta Topatu-rekin elkarlanean egindako bideoa:

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s