San Mameseko ikasleak larunbatetan ere unibertsitatera joatera behartzen dituzte, azterketak beraientzat jai egun izan beharko litzateken egunean ezartzen dizkietelako. Ikasleen haserrea nabaria den arren, orain arte ez da arazoa mahai gainean jarri.
Horregatik, ikasleen babesa lortu eta errealitate bidegabe horrekin bukatzeko SUA-k #LarunbatetanEZ dinamika sortu eta sinadura bilketa abiatu du. Sinadura bilketa hori unibertsitatean bertan egiten hasi dira aste honetan baina, orain, online sinatzeko baliabideak jarri dituzte eskura. Iniziatiba sinatzeko jarraitu beharreko pausuak hauek dira:
- Esteka honetan sartu eta sinadura orria jaitsi.
- Sinadura orriko datuak bete formulario bidez.
- Postaz bidali sanmames.sua@gmail.com helbidera.

Horrez gain, borroka lokalak batuz baldintza duinen aldeko azaroaren 26-ko grebara joateko deia egin du SUA-k aldarrikapen horrekin batera euskaraz ikasteko eskubidea bezalakoak batzeko.