#ForumToFight kapitalismoaren aurka otsailaren 26, 27 eta 28 Laudion

Azaroaren 17an aurkeztu zen otsailaren 26tik 28ra Laudion burutuko den Forum To Fight ikasle foroa. Bertan, Europako ikasle mugimenduko antolakunde ezberdinek hartuko dute parte, hiru egunez, hezkuntza kapitalistaren aurka esperientzia elkartrukean eta formakuntza ahalbidetuz. Hemen aurkezpenean egindako irakurketa:

Espainiar Estatuak zapaltzen dituen nazioetako ikasle antolakundeok deialdi berria egin dugu elkarrekin, Europa mailako ikasleon ahotsak batu eta mezu irmoa helarazteko, bai Europar Batasunari, zein Europako jendarteari ere.

Izan ere, Bologna prozesuak bide argia utzi zuen zabalik: Europako unibertsitate publikoak gero eta pribatuago bihurtzea, horretarako tasen igoera gauzatuz, eduki akademikoak murriztuz, unibertsitateetako organoetan interes pribatuak gailenduz, eta abar luze bat. Bologna hurbiltzen ari zen garai hartan ere, Europako ikasleok gure ahotsak batu eta hainbat ekimen egin genituen elkarrekin: nazioarteko foroak eta protesta bateratuak antolatu genituen besteak beste, eta ikasle manifestu bat ere sinatu genuen, 2006an Bakaikun egin zen ikasle foroan, hain zuzen.

Gaur egun ere argi ikusten ari gara Bolognak zabaldutako bideari jarraitu nahian dabiltzala Europar Batasuna zein bertako kide diren gobernuak ere. Horren adibide argia da EU2015, Europatik datozen aginduen aitzakiapean Espainiar Estatuak unibertsitateetan aplikatu nahi duen erreforma berria. EU2015 izena Espainiar Estatuan bakarrik jarri bazaio ere, ikusten ari gara nola Europako herri guztietan neurri berberak hartzen ari diren: 3+2 sistema, unibertsitateetako organoetan indar pribatuen nagusitzea, etab. Funtsean, unibertsitateak eraldatzea, zerbitzu publikoa izateari utzi eta merkatuaren interesak aseko dituen langileria prekarioa sortzeko.

Hori guztia dela eta, Espainiar Estatuak zapaltzen dituen nazioetako ikasleok beharrizan argia ikusi dugu Europako ikasleon ahotsak batu eta denon arteko batasun irmoa eratzeko, jakin baitakigu elkartasunak indartsu egiten gaituela. Horrenbestez, Europako Ikasleon Foroa antolatuko dugula jakinarazi nahi dugu; 2016ko otsailaren 26, 27 eta 28an gauzatuko da, eta Euskal Herria izango du topaleku (Aiaraldea, zehazki).

Internazionalismoaz, ikasle boterea eraiki!

Gora Eskola Internazionalista!

 

SPOTA

 

Prentsaurrekoa

Elkarrizketa

 

Egitaraua

Forum Egitaraua

Parte Hartzaileak

Atxikimenduak

Balorazioa eta Ondorioak

Ondorioei buruzko informazio gehiago hemen

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s