Bilboko Prozesu Parte-Hartzailea aurkeztu du BUIAk

BUIAk prentsaurrekoa burutu zuen atzo IITUEn, Bilboko fakultateetan aurrera eramango den Prozesu Parte Hartzailea aurkezteko, “ikasleon eskubideen zerrenda bat egingo dugu, denon artean minimo batzuk adostu eta hauek bermatzeko exijituko dugu”. Prozesu honen lehen tresna bezala galdetegi bat aurkeztu zuten atzo, “minimo horiek adosteko lehen pausu bezala”.

Hona hemen prentsaurrekoa:

Irakurketa:

Ikasle mugimenduan aspaldikoa dugu ikasleon eskubideen aldeko aldarria, hala ere, denbora luze honetan ez da oraindik eskubide hauek bermatzea lortu. Behin eta berriro borrokatu dugu ikas baldintza duinen alde, hezkidetza eskubidearen alde, euskaraz ikasteko eskubidearen alde… eta oraindik ere horretan jarraitzeko asmoa dugu.

Gaur egungo hezkuntza sistemak ikasleon eskubideak bermatzen ez baditu, larritzeko da EU2015 estrategiak dakarrena entzutea: hezkuntzaren merkantilizazio prozesua, genero, klase eta nazio zapalkuntzetan sakontzea… ikasleon eskubideen urraketan are gehiago sakonduz.

Hori dela eta, Bilboko unibertsitateetako ikasle mugimenduko eragile ezberdinek, Euskal Herriko beste unibertsitateetan egingo den bezala, prozesu parte hartzaile bati ekingo diogu. Honen bidez, ahalik eta ikasle gehienon artean osatutako ikasleon eskubideen zerrenda bat egingo dugu, denon artean minimo batzuk adostu eta hauek bermatzeko exijituko dugu. Horretarako lehen tresna gaur aurkeztu nahi dugun galdetegia da, minimo horiek adosteko lehen pausu bezala. Ondoren galdetegi hauetako emaitzak batu eta fakultatez fakultate edo unibertsitateka ikasleon eskubide minimoak zeintzuk diren adostea da helburua, hauek bermatzeko antolatzen hasiz. Ondoren, Euskal Herriko ikasle guztion eskubideak biltzen dituen zerrenda bat osatze litzateke asmoa.

Beraz, ikasle guztiak gonbidatu nahi ditugu prozesu honetan parte hartzera, bakoitzaren errealitatea aztertuz denon baldintza duinetan ikasteko eskubidea bermatze aldera pausuak ematen hasteko. Denon ekarpena beharrezkoa da, ikasleria antolatu eta kontziente bat baita gure eskubideak bermatuak izateko bermerik onena.

IKASLE BORROKAZ LORTUKO DUGU!

 Hemen aurkeztutako galdetegia:

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s