Gaur egun Euskal Herri kapitalista eta patriarkal batean bizi gara, non botereen, hierarkiaren eta balioen sare egituratu honen oinarriak gizonaren aginpidea eta boterea diren gizarteko erakunde garrantzitsu guztietan, hala nola, arlo politiko, soziokultural eta ekonomikoetan. Errealitate honetatik abiatuta, Sarrikoko gazteak kritikoak garen heinean, euskal hezkuntza hezkidetzaile eta parekide baten alde egin nahi dugu apustu.
Nazkatuta gaude hezkuntzak helarazi dizkigun genero rol bereizgarriak pausuz pausu betetzeaz! Nazkatuta gaude ekonomialari zein enpresari garrantzitsuak gizonezkoak direla entzuteaz! Nazkatuta gaude emakumeak izatearen arrazoi hutsagatik historian zehar eta oraindik ere zapalduta sentitzeaz baita gizarteak gure gaitasunak gutxiesteaz ere!
Gu, Sarrikoko neskak, munduari begiratzeko betaurreko moreak janztera goaz! Eta zu gazte? Animatuko zara ? Urriaren 29an eguerdiko 15:00etan Sarrikoko sarreran itxarongo zaitugu!