Hurrengo asteartean hitzordu internazionalista izango dugu Bilboko alde zaharreko 7Katu Gaztetxean. Urriaren 27an arratsaldeko 18:00etan uda honetan Kurdistanen egondako Askapenako brigadistek Kurdistango egoeraren berri emango digute.
Hitzaldian Kurdistango historiaren errepaso labur batekin hasiko da. Kurdistango gatazka modernoaren nondik norakoak ulertzeko tartea izango dugu ere, 1978an PKK-ren sorreratik gaur egunera arte, Konfederalismo Demokratikoan, egun Kurdistango Nazio Askapenerako Mugimenduaren jardunaren oinarri, ere sakonduz. Azkenik Askapenaren brigadistek han egindako jarduna azalduko digute.
Gogoratu ere, brigada hauek antolatzen dituen Askapena erakunde internazionalista ilegalizatua izateko arriskuan dagoela eta honen erantzunez, Madrileko Libre mugimenduak deituta, Urriaren 31n Madrilen egingo den Manifestaziora joateko deia luzatu diela Askapenak euskal herritarrei eta jada autobusetan joateko zerrendak irekiak direla.
Bilbouni Ikasle Abertzaleak