“Ingeniaritza mutilentzako gauza” izan da urte luzez. Ingeniari bat imaginatzeko eskatu eta mutil bat etortzen zaigu burura. Bada honekin apurtu behar dugu!
Lan horretarako sortu dugu talde feminista. Lehenik eta behin, emakume ingeniariek historikoki jasan dute eta oraindik ere jasaten duten zapalkuntza salatzea nahi dugu, bai lan baldintza are txarragoengatik, baita egindako lanaren errekonozimendu ezagatik. Gainera, beharrezkoa da ingeniaritza kapitalaren hatzaparretatik askatu herriaren mesedetara jartzea eta horretarako ezinbestekoa da emakumeon parte hartzea (gainontzeko herri sektoreena den bezala) indartzea lan hauetan, jakintza teknologikoaren monopolioa gizon txuri burges eta heterosexualen eskuetatik kentzeko pauso bat gehiago bezala.
Guzti horrek gainera, islapen argia du gure heziguneetan. Lehenengo mailan matrikulatzen diren neska eta mutilen arteko aldea txikitzen badoa ere, unibertsitate bizitza eta estamentuta aurrera bagoaz gero eta emakume gutxiago aurkitzen ditugu, eta honek gizartearen erdia gaten sektore honen ikuspuntua ezkutatzea eragiten du. Horri gehitu behar zaio txiki txikitatik ugalketa aparatuaren araberako genero rolekin heziak izan garela, eta gelan ere hau nabaria da: nork hartzen du hitza errazago? Nork hitz egiten du altuago? Nor da klaseko txukun eta garbiena?
Guzti honengatik beharrezkoa ikusten dugu antolatu eta gai hau mahai gainean jartzen hastea, beraz irailaren 29an, 14.00tan zita daukagu ETSIko eta EUITIko sarreretan. Zatoz neska, ingeniaritzak aldatzera goaz!