Datorren ostiralean, urriak 2, “Herriak Libre Eguna” ospatuko da Bilbon Askapena-ren kontrako epaiketari herri erantzuna emateko. Antolakunde internazionalista ilegalizatu eta bere 5 militanteri 6 urteko kartzela zigorra ezarri nahi die Estatu Espainiarrak. Eraso horren aurrean #HerriakLibre dinamikak herriz herri mobilizazioak deitu ditu Estatu Espainiar Inperialista epaitzeko.
Bilbouniko Ikasle Abertzaleak bat egin dute iniziatibarekin eta urriaren 2an ikasleria bertan parte hartzera deitu dute. Horrez gain, urriak 12 Iruñean burutuko den “Herri Libreen Martxa” mobilizazio nazionalera bertaratzeko garrantzia azpimarratu dute.