2013ko Ikasle Greban parte hartzeagatik 15 hilabeteko espetxe zigor eskaera 8 gazterentzat

Gazte inputatuen mezua:

Uztailaren 22an 8 gazte epaituko dituzte Bilboko zigor-arloko 2.zenbakiko epaitegian, 2013ko azaroaren 21eko ikasle greban izandako istiluen kontura. Bakoitzari, 15 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen die fiskaltzak, eta hauetako bati 400 euroko isuna ere. Gazte bizkaitarrak, desordena publikoagatik inputatuta daude. Gazte hauetaz aparte, duela hilabete batzuk beste zenbait gazte adingabe epaituak izan ziren greba egun berdinaren harira. Akusazioa, istiluen ostean Ertzaintzak “a dedo” eginiko mehatxu, irain eta bortizkeriaz beteriko identifikazio hutsetan oinarritzen da.

Berriz ere, gazteenganako eta ikasleriaren kriminalizazio saiakera argia ikus daiteke Ertzaintzaren eskutik, haiek baitira epaiketa eta muntai polizial honen erantzule bakarrak.

Beraz, erasoa salatu eta mobilizatzeko deia zabaltzen dugu, bai epaiketaren aurrean eta baita honen ondorioz etor daitezkeen zigor ezberdinen aurrean.

MUNTAI POLIZIALIK EZ!

UTZI BAKEAN EUSKAL GAZTERIA!

GORA IKASLE BORROKA!IMG-20150711-WA0001[1]

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s