#SelektibitateariEz esateko mobilizazioak deitu dituzte ikasleek

Bigarren batxilergoko ikasleek unibertsitatera sartzeko Selektibitateari aurre egin beharko diote aste honetan. Horren aurrean, Selektibitatea egin behar duten ikasleak urteetako hezkuntza prozesua kontuan izan gabe ikasleen etorkizuna baldintzatzen duen hiru egunetako frogaren kontra azaldu dira gaur goizean Bilboko La Bolsan emandako prentsaurrekoan.

DSCN3646Bertan, frogak ikasleen arteko lehia eta kritikotasunik gabeko ideologizazio interesatua sustatzen dituela salatu dute; pertsonaren gaitasunen aurretik zenbaki huts bat jarriz. Horrez gain, Espainiako gobernuak ezarriko duen lege berriaren ondorioz selektibitatea egingo den azken urtea izango den arren, ikasleak ebaluatzeko mota horretako frogak ugaldu egingo direla aipatu dute;  Eusko Jaurlaritzaren lehen hezkuntzako 3. mailako errebalida adibide bezala jarriz.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari hezkuntza komunitatearekin Euskal Herriko eredu propioaren inguruko eztabaida zabala martxan jartzeko eskatu eta inposaketei erantzun bat emateko mobilizazioak deitu dituzte. Prentsaurrekoan presente egon diren Ikasle Abertzaleak, LAB, STEE-EILAS, Sortzen eta Ernai bezalako eragileek beraien babesa adierazi dute mobilizazioetara atxikituz.

Selektibitatea

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s